Agurra
1
1 Paulo, Silvano 1,1 Silvano 2 Ko 1,19+. // Timoteo 2 Ko 1,1+. // Tesalonika Eg 17,1. // grazia eta bakea Erm 1,7+. eta Timoteok, Jainko Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu. Grazia eta bakea 1,1 Tesalonika: Grezia iparraldeko Mazedonia erromatar probintziako hiriburua. // grazia eta bakea: Zenbait eskuizkribuk ohiko agurra osorik dakar: Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkizuela grazia eta bakea (ik. 2 Ts 1,2). zuei.
JAINKOARI ESKER ONA (1,2–3,13)
Tesalonikarrak sinestedunentzat eredu
2-3 Eskerrak 1,2-3 esker-otoitza 2,13; 1 Ko 1,4; Flp 1,3-4; Kol 1,3; 2 Ts 1,11. // sinesmena, itxaropena, maitasuna 1 Ko 13,13; Kol 1,4-5+. ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.
4 Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, berak aukeratu zaituztela.
5 Izan ere, guk zuei hots egindako berri ona 1,5 berri ona eman Espiritu Santuaren indarrez 1 Ko 2,4-5; 4,20. ez zitzaizuen hitz hutsez eman, Espiritu Santuaren indar beteaz baizik. Ongi dakizue zuen artean egin genuen guztia zuen onerako izan zela.
6 Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua 1,6 Pauloren ereduari jarraitu 1 Ko 4,16+. // Jainkoaren mezua atsekabe artean onartu Eg 17,5-9. .
7 Horrela, eredu gertatu zarete Mazedonia eta Akaiako 1,7 Mazedonia eta Akaia: Ik. Erm 15,26 oh. sinestedun guztientzat. 1,7 tesalonikarrak eredu 1 P 5,3.
8 Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe. 1,8 tesalonikarren sinesmenaren entzutea Erm 1,8.
9 Beraiek kontatzen dute, hain zuzen, nolako harrera egin zeniguten zuengana joan ginenean eta nola, sasijainkoak utzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana itzuli zineten, berau zerbitzatzeko 1,9 Jainkoarengana itzuli Eg 14,15; 15,19; 26,18; 1 Ko 10,7.14; Ga 4,9.
10 eta zerutik etorriko den beraren Seme Jesusen zain egoteko 1,10 Jesusen zain egoteko 1 Ko 1,7; Tt 2,13. // Jesus hilen artetik piztu Jainkoak Erm 4,24+. // haserre-zigorretik askatu 5,9. . Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus, eta beronek askatuko gaitu etortzekoa den haserre-zigorretik 1,10 haserre-zigorretik: Jesus mundua juzgatzera etorriko denean, Jainkoak bekatarien gain botako duen epaiari dagozkio hitzok. .
|