United Bible Societies

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - the Bible on the Internet
Place Search     Word Search
Passage:   

Compact display
 EAB Choose from all versions   About versions Help
Language

1 Tesalonikarrei 5

1 Tesalonikarrei :Introduction 1 2 3 4 5

Erne egon Jaunaren etorreraren zain
5
1 Senideok, hori noiz eta nola izango den
5,1 hori noiz eta nola izango den Mt 24,36; Eg 1,7.
, ez duzue nik idatzi beharrik. 2 Zeuek dakizue aski ongi Jaunaren eguna ustekabean etorriko
5,2 Jaunaren eguna ustekabean etorriko Mt 24,42-44; Lk 12,39-40; 2 P 3,10; Ap 3,3; 16,15.
dela, lapurra gauez bezala. 3 Jendea «Hau bakea eta segurtasuna
5,3 bakea eta segurtasuna Jr 6,14; 8,11; Ez 13,10. // hondamendia ustekabean etorriko Mt 24,38-39; Lk 21,34-35. // haurdun dagoenari erdiminak bezala Mt 24,8; Jn 16,21-22.
!» esaten ariko denean, orduan etorriko zaie hondamendia gainera, ustekabean, haurdun dagoenari erdiminak bezala, eta ez dute ihes egiterik izango.
4 Zuek, ordea, senideok, ez zarete ilunpetan bizi, eta egun horrek ez du zuek lapurrak bezala zertan harrapatu. 5 Zuek guztiok argiaren eta egunaren aldeko
5,5 aldeko: H.h., seme-alaba.
5,5 argiaren eta egunaren aldeko Erm 13,12; Ef 5,9+.
zarete; ez gaude, ez, gauaren eta ilunaren menpean. 6 Beraz, ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi
5,6 erne eta argi Mt 24,42-44; 25,13; Mk 13,33-37; Lk 21,36; 1 P 5,8.
. 7 Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen. 8 Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula
5,8 geure armak prest ditugula 2 Ko 6,7+.
: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat. 9 Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik
5,9 zigorra ez, salbamena baizik 1,10; 2 Ts 2,14.
. 10 Jesu Kristo guregatik hil zen, gu, nahiz esna nahiz lo
5,10 nahiz esna nahiz lo: Hauxe esan nahi du: bizirik nahiz hilik egon (ik. 4,13).
,
5,10 nahiz esna nahiz lo, Jaunarekin bizi 4,14; Erm 14,8-9.
berarekin bat eginik bizi gaitezen. 11 Horregatik, bada, eman adore elkarri
5,11 eman adore elkarri 4,18.
eta lagundu batak besteari, egiten duzuen bezala.
AMAIERA (5,12-28)
Azken aholkuak
12 Senideok, elkarte-buru
5,12 elkarte-buruei begiramena 1 Ko 16,18; 1 Tm 5,17; Heb 13,7.
dituzuenei, zuen artean hainbeste lan egin eta zentzarazten zaituztetenei, begiramena izateko eskatzen dizuegu Jaunaren izenean. 13 Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handiena, egiten dutenarengatik. Bizi bakean elkarrekin.
14 Otoi, senideok: zentzarazi
5,14 zabar dabiltzanak zentzarazi 2 Ts 3,6.11.15.
zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eroapen guztiekin. 15 Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde
5,15 Ez itzuli gaitzik gaitz orde Es 20,22; Erm 12,17; 1 P 3,9.
eta saia zaitezte beti elkarri eta denei ongi egiten.
16 Zaudete beti pozik
5,16 beti pozik Flp 1,4+; 3,1+.
. 17 Egin otoitz aspertu gabe
5,17 Egin otoitz aspertu gabe Lk 18,1; Eg 1,14; 12,12; Kol 4,2.
. 18 Eman eskerrak beti
5,18 Jainkoari eskerrak beti Erm 7,25+.
, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez. 19 Ez itzali Espirituaren indarra
5,19 Ez itzali Espirituaren indarra Ef 4,30.
, 20 ez gutxietsi profezi dohainik
5,20 ez gutxietsi profezi dohainik 1 Ko 14,1.39.
. 21 Aztertu gauza guztiak
5,21 Aztertu gauza guztiak 1 J 4,1.
eta hartu on dena. 22 Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik
5,22 Zaindu gaiztakeriatik Jb 1,1.8; 2,3.
.
Azken agurra
23 Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak –gorputz, arima eta espiritu
5,23 gorputz, arima eta espiritu: Zenbaitek honela itzultzen du: zuen izate osoa, gorputz eta arima. Pauloren ohiko pentsaeran osagai horietatik bakoitzak pertsona osoa adieraz dezake, ikuspegi ezberdinen arabera.
– errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.
5,23 Jainko bake-emailea Erm 15,33+.
24 Leiala
5,24 Jainkoa leiala 1 Ko 1,9+.
da dei egiten dizuena, eta beteko du hitzemana.
25 Senideok, egin otoitz
5,25 Pauloren alde otoitz Erm 15,30+.
guretzat ere.
26 Agurtu besarkada
5,26 besarkada: H.h., musu; ik. Erm 16,16 oh.
santuaz
5,26 besarkada santua Erm 16,16+.
senide guztiak. 27 Jaunarengatik eskatzen dizuet: irakurri senide guztiei gutun hau.
28 Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin.
 



Feedback ]


Last update of the program: 4-7-2020