United Bible Societies

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - the Bible on the Internet
Place Search     Word Search
Passage:   

Compact display
 EAB Choose from all versions   About versions Help
Language

Jakinduria 7

Jakinduria :Introduction 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19

Salomon, gizaki hilkorra beste guztiak bezalaxe
7
1 Ni neu ere
7,1 Ni neu ere: Egileak Salomon erregearen –Israelgo jakintsurik handienaren, alegia (ik. 1 Erg 5,9-14)– ahotan jartzen du bere hitzaldia. Hitzaldiaren hasiera-hasierako adierazpenak kutsu polemikoa du zalantzarik gabe, antzinako Ekialdean erregeek jainkozko izaera baitzuten.
gizaki hilkorra naiz, guztiak bezalaxe,
buztinaz eratutako lehen-gizakiaren ondorengoa.
Amaren sabelean izan nintzen haragitan moldeatua,
7,1 buztinaz eraturiko lehen-gizakia Has 2,7; Si 17,1.
2 eta bederatzi hilabetez
7,2 bederatzi hilabetez: H.h., hamar hilabetez; honela, ilargi-hilak (28 egunekoak) direlako edota hamargarren hila, hasia izanez gero, osotzat hartzen delako. Tx. hauetan enbrioiari buruzko garaiko ideiak islatzen dira; ik. gaiari buruz Jb 10,10 ere.
odoletan eratu nintzen,
gizonaren hazitik eta amodioaren atseginetik sortua.
3 Nik ere, jaio ondoren, guztion airea arnastu nuen
eta, denoi antzera eusten digun lurrera etortzean,
nire lehen mintzoa guztiona izan zen: negarra.
4 Zapiz eta arduraz inguraturik hezi ninduten.
5 Ez dago bestelako hasiera izan duen erregerik.
6 Guztiontzat bide bat bakarra dago munduan sartzeko nahiz irteteko.
Jakinduria, ondasun guztietan onena
7 Horregatik, otoitz egin eta zuhurtzia eman zidan Jainkoak,
berari dei egin eta jakinduriaren espiritua iritsi zitzaidan.
7,7 otoitz egin eta zuhurtzia eman 1 Erg 3,4-15.
8 Errege-aulki eta aginte-makila baino nahiago izan nuen;
haren aldean, aberastasuna ezereztzat jo nuen;
7,8-12 Jakinduriaren bikaintasuna Es 2,4+.
9 harribitxirik preziatuenarekin ere ez nuen parekatu,
munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez,
eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.
10 Edertasuna eta osasuna baino maiteago izan
eta neure argitzat aukeratu nuen,
haren distira ez baita inoiz itzaltzen.
11 Eta jakinduriarekin ondasun guztiak batera etorri zitzaizkidan,
eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik.
12 Ondasun horiez guztiez gozatu nintzen,
jakinduriak ekarriak baitira,
nahiz eta ez jakin berak sortuak zirela.
Jakinduria, ondasun moral eta kulturalen iturri
13 Xumeki ikasi nuen jakinduria, damurik gabe banatzen dut;
ez ditut haren aberastasunak neuretzat bakarrik gordetzen,
7,13 damurik gabe banatzen 6,22+.
14 altxor agorrezina baita gizakientzat;
hura eskuratzen dutenak Jainkoaren adiskide egiten dira,
heziketaz lorturiko dohainei esker.
15 Eman diezadala Jainkoak behar bezala hitz egitea
eta bere dohainen araberako gogoetak izatea;
izan ere, bera da jakinduria gidatu
eta jakintsuei bide zuzena erakusten diena.
16 Bere eskumende gauzka gu geu eta gure hitzak,
baita zuhurtzia eta lanerako trebetasuna ere.
7,16 Bere eskumende gauzka 3,1+; Sal 31,16; Eg 17,28. // lanerako trebetasuna Ir 31,1-6; 35,30-35.
17 Berak eman dit errealitatearen benetako ezagutza
munduaren egitura eta elementuen jarduera
7,17 errealitatearen benetako ezagutza: Hurrengo tx.etan garai hartako zientziaren atal nagusiak aipatzen dira. // elementuen jarduera: Elementu hauek airea, ura, sua eta lurra dira, osagai hauen bidez azaltzen baitzituzten greziarrek naturako fenomenoak.
jakiteko:
7,17-20 Ik. 1 Erg 5,9-13.
18 denboraldien hasiera, erdikoa eta azkena,
eguzkiaren gorabeherak eta urtaro-aldaketak,
19 urte-garaiak eta astroen posizioak,
20 animalien izaera eta basapiztien portaera,
espirituen
7,20 espiritu: Segur aski, espirituek munduan eta gizakiagan eragina duten indar misteriotsuak, onak nahiz gaiztoak, adierazten dituzte.
eragina eta gizakien gogoetak,
landare-motak eta sustraien gaitasunak.
21 Dena ezagutzen dut, ezkutukoa nahiz agerikoa,
jakinduriak, guztiaren egileak, irakatsi baitit.
7,21 jakinduria guztiaren egilea 8,4.6. Ik. 9,9; Es 8,22-31.
Zer-nolakoa den jakinduria
22 Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,
bakarra, jarduera anitzekoa, fina,
mugikorra, sarkorra, kutsugabea,
aldaezina, on egin zalea, zolia,
23 behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,
tinkoa, ziurra, kezkagabea,
dena ahal duena eta dena ikusten duena;
espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.
24 Mugimendu oro baino bizkorragoa da jakinduria;
hain garbia denez,
dena zeharkatu eta edonon barneratzen da.
25 Jainkoaren indarraren arnas lurruna da,
Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia;
ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.
7,25-26 Jakinduria eta Jainkoa 8,3-4; Si 24,3. Ik. Heb 1,3.
26 Betiereko argiaren distira da,
Jainkoaren jardueraren ispilu gardena,
haren ontasunaren irudia.
27 Bakarra izanda ere, dena dezake;
bera aldatu gabe, den-dena eraberritzen du;
mendetan zehar, jende santuaren baitan sartzen da,
eta Jainkoaren adiskide eta profeta egiten ditu.
28 Zeren eta Jainkoak ez baitu maite
jakinduriarekin elkarturik bizi dena baino.
29 Izan ere, eguzkia eta konstelazio guztiak baino ederragoa da;
egun-argiarekin alderatuz, nagusi ateratzen da;
30 zeren eta egun-argiari gauak hartzen baitio txanda,
baina jakinduriari gaiztakeriak ezin inoiz gaina hartu.
 



Feedback ]


Last update of the program: 4-7-2020