Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia
7
1 Behin batean, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi,
2 eta konturatu ziren, honen ikasle batzuek otordua esku kutsatuekin egiten zutela, eskuen garbikuntza 7,2 eskuen garbikuntza: Ez da txukuntasun-arazoa, erlijio-betebehar batena baizik. Kutsatu erabili dugu legezko lohitasuna adierazteko, hau zikin material hutsa baino gehiago baita. egin gabe, alegia. 7,2 eskuen garbikuntza egin gabe Lk 11,38. Ik. Ir 30,18-21.
3 Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe, zaharren ohiturari tinko eutsiz.
4 Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen 7,4 suilen: Zenbait eskuizkribuk eta oheen eransten dute. garbiketa. 7,4 garbikuntza-ohiturei buruz Mt 23,25; Lk 11,39.
5 Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi:
–Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari 7,5 zaharren ohitura: Hots, Moisesen legea zehazten zuten arau eta ohituren bilduma; lege-maisuek eta fariseuek irakatsi ohi zituzten, eta ondorengoei ematen. dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?
6 Jesusek erantzun zien:
–Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean:
Herri honek
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza; 7,6 Itxurazale Mt 6,2+.
7 alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
8 «Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».
9 Eta jarraitu zuen:
–Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko!
10 Esate baterako, Moisesek esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.
11 Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban 7,11 Korban: Arameerazko hitz honek opari esan nahi du, Jainkoari egina bereziki. ” da (hau da, Jainkoarentzat opari)»,
12 halakoak ez duela aitari edo amari ezertan lagundu beharrik;
13 horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.
Zerk kutsatzen du gizakia?
14 Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi!
15 Ez da deus ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia». (
16 7,16 Zenbait eskuizkribuk 16. tx.a ezartzen dute. Honela dio: Inork ulertu ahal badu, uler beza (ik. 4,23). ).
17 Jendearengandik alde egin eta etxeratu zenean, hitz horien esanahiaz galdetu zioten ikasleek. 7,17 ikasleek bakarrean galde 4,10+.
18 Jesusek esan zien:
–Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu? 7,18 ikasleek ezin ulertu 4,13+.
19 Sartu, ez baitzaio bihotzera sartzen, sabelera baizik, eta handik komun-zulora.
Hitz hauekin, janari guztiak garbiak direla adierazi nahi zuen. 7,19 janari guztiak garbiak Eg 10,9-29; 11,5-12; Ga 2,12; Tt 1,15.
20 Eta erantsi zuen:
–Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin!
21 Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak, 7,21-22 asmo eta egintza txarrak Mt 15,19+.
22 adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.
23 Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.
Jesusek emakume feniziarraren alaba sendatu
24 Handik, Tiro 7,24 Tiro: Ik. 3,8 oh. aldera joan zen Jesus. Etxe batean sartu zen, eta ez zuen inork jakiterik nahi; baina ezin izan zen ezkutuan egon.
25 Alaba espiritu gaiztoak hartua zeukan emakume bat, Jesusen berri jakin zuenekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu zitzaion.
26 Emakumea jentila 7,26 jentila: H.h., greziarra, hots, ez-judua. zen, feniziarra. Eta bere alabagandik deabrua bota zezala eskatzen zion Jesusi.
27 Jesusek erantzun:
–Utzi lehenik seme-alabak asetzen; ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.
28 Emakumeak erantzun zion:
–Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte seme-alaben ogi-apurrak mahai azpian.
29 Orduan, Jesusek:
–Ederra erantzuna! Zoaz, bada; atera da deabrua zure alabagandik.
30 Itzuli zen etxera eta ohean etzana aurkitu zuen alaba; alde egina zen deabrua.
Gor-mutua sendatu
31 Utzi zuen Jesusek Tiro aldea eta, Sidonen barrena, Galileako aintzirara iritsi zen berriro, Dekapolisko 7,31 Dekapolis: Ik. 5,20 oh. lurraldean zehar.
32 Gizon gor bat eraman zioten, hizmotela gainera, eta eskua ezartzeko eskatu zioten. 7,32 eskuak ezarri Mt 9,18+.
33 Jesusek, jendearengandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu.
34 Gero, zerura begiratuz, hasperen egin eta esan zion: «Effata! 7,34 Effata: Arameerazko hitza. » (hau da, «Ireki!»).
35 Eta une berean, ireki egin zitzaizkion belarriak, mihia askatu eta garbi hitz egiten hasi zen.
36 Gertatua inori ez aipatzeko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten. 7,36 isiltzeko agindua 1,34+. // orduan eta areago zabaldu 1,45.
37 Eta biziki harrituta, honela zioten: «Ongi egin du dena: gorrei entzunarazi eta mutuei hitz eragin». 7,37 gorrak eta mutuak Is 35,5-6 (Mt 11,5).
|