United Bible Societies

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - the Bible on the Internet
Place Search     Word Search
Passage:   

Compact display
 EAB Choose from all versions   About versions Help
Language

Markos 9

Markos :Introduction 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

9
1 Eta honela amaitu zuen: «Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoa errege ahaltsu bezala etortzen ikusi arte».
9,1 Ik. 13,30.
Antzaldatzea: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu
(Mt 17,1-13; Lk 9,28-36)
2 Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean:
9,2 Ik. 2 P 1,16-18. // Pedro, Santiago eta Joan 5,37+.
3 jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago.
9,3 distiratsu, zuri-zuri Mt 28,3; Ap 1,14; 4,4.
4 Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
9,4 Elias 1 Erg 19,9-14; Mt 11,14+. // Moises Ir 19; 33,18–34,9; 2 Ko 3,7-11.
5 Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
6 Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden.
7 Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!»
9,7 Seme maitea 1,11+. // Entzun berari Dt 18,15; Eg 3,22.
8 Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez.
9 Menditik beherakoan, ikusitakoa inori ez aipatzeko agindu zien, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte.
9,9 isiltzeko agindua 1,34+.
10 Agindu hau bete zuten, baina «hildakoen artetik pizte» horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean. 11 Eta galdetu zioten:
–Zergatik diote lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri
9,11 Eliasek etorri: Jesusen garaiko juduek Elias Mesiasen aitzindari bezala etorriko zen ustea zuten, Ml 3,23 testuaren arabera.
behar duela?
9,11 Eliasek etorri behar du Mt 17,10+.
12 Jesusek erantzun:
–Lehenbizi Eliasek etorri eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu behar baldin badu, nolatan diote Liburu Santuek Gizonaren Semeak asko sufritu behar duela eta arbuiatua izan? 13 Hau diotsuet gainera: Elias etorri da
9,13 Elias etorri da: Joan Bataiatzaileagan etorri da Elias (ik. Mt 11,14), baina ez zuten aintzat hartu haren misioa.
, baina gogoak emandako guztia egin diote, hartaz idatzia zegoen bezala.
9,13 Elias etorri da Mt 17,12+.
Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa
(Mt 17,14-21; Lk 9,37-43a)
14 Beste ikasleengana itzuli zirenean, jendetza handia ikusi zuten haien inguruan, eta lege-maisu batzuk haiekin eztabaidan. 15 Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera. 16 Jesusek galdetu zien:
–Zer zenuten horiekin eztabaidan?
17 Jendarteko batek erantzun zion:
–Maisu, hemen ekarri dizut neure seme hau: hitzik egiten uzten ez dion espiritua dauka
9,17 hitzik… espiritua dauka: H.h., espiritu mutua dauka.
. 18 Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da. Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.
19 Jesusek esan zien:
–Hau gizaldi sinesgogorra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.
9,19 gizaldi sinesgogorra Mt 12,39+.
20 Eraman egin zioten. Jesus ikusteaz batera, espirituak gogor astindu zuen mutikoa, eta lurrean iraulka eta lerdea zeriola utzi.
21 Jesusek mutilaren aitari galdetu zion:
–Noiztik dago horrela?
Hark erantzun:
–Umetandik. 22 Askotan bota izan du sutara eta uretara ere, hilarazteko. Ezer egin ahal baduzu, erruki zaitez gutaz eta lagun iezaguzu.
23 Jesusek esan zion:
–Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.
9,23 sendatzeko sinesmena 2,5+.
24 Orduan, mutilaren aitak deiadarka:
–Sinetsi nahi dut! Lagundu sinesgabe honi.
9,24 Lagundu sinesgabe honi Lk 17,5.
25 Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari:
–Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.
26 Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten; 27 baina Jesusek eskutik hartu eta altxarazi egin zuen, eta mutikoa zutitu egin zen.
9,27 eskutik hartu eta altxarazi 1,31; 5,41.
28 Jesus etxeratu zenean, ikasleek bakarrean galdetu zioten:
–Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota espiritu hori?
29 Erantzun zien:
–Gisa honetako espirituak botatzeko bide bakarra otoitza
9,29 otoitza: Eskuizkribu askok eta baraua eransten dute (ik. Mt 17,21).
da.
Jesusek nekaldi-piztuerak bigarrenez iragarri
(Mt 17,22-23; Lk 9,43b-45)
30 Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi, 31 bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da».
9,31 Ik. 8,31; 10,33-34.
32 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.
9,32 ikasleek ezin ulertu 4,13+.
Nor handiena?
(Mt 18,1-5; Lk 9,46-48)
33 Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien:
–Zer eztabaida izan duzue bidean?
34 Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.
9,34 nor handiena Lk 22,24-27. Ik. 10,43-44.
35 Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien:
–Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.
9,35 zerbitzuaren handitasuna Mt 20,26+.
36 Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:
37 –Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.
9,37 onartzen duena Mt 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20.
«Gure kontra ez dagoena… »
(Lk 9,49-50)
38 Joanek esan zion:
–Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.
39 Baina Jesusek erantzun:
–Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik. 40 Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.
9,40 alde, kontra Mt 12,30; Lk 11,23.
41 Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.
9,41 ontzixka bat ur Mt 10,42.
Sinesmena galbidean jartzen dutenak
(Mt 18,6-9; Lk 17,1-2)
42 «Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen
9,42 Sinesten duten: Eskuizkribu askok Niregan eransten dute. // sinesmena galbidean jartzen: H.h., eskandalizatzen; ik. 6,3 oh.
duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.
9,42 sinesmena galbidean jarri 6,3+.
43 Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. ( 44  
9,44.46 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan falta dira tx. hauek. 48. tx.aren errepikapena dira: han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.
). 45 Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. ( 46  
9,44.46 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan falta dira tx. hauek. 48. tx.aren errepikapena dira: han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.
). 47 Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino; 48 han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.
9,48 Ik. Is 66,24.
49 «Izan ere, suaz gazitu behar dira denak
9,49 Suaz… denak: Esaldi ulergaitza; badirudi, fededunak frogaldiaren bidez garbi egiten eta horrela Jainkoarentzat opari atsegin bihurtzen dituen (ik. Lb 2,13 oh.) sua adierazten dela (gatzak badu bertute garbigarririk; horregatik, Biblian, garbitu esateko gazitu esaten da). Hortik doa zenbait eskuizkributan ageri den eranskin hau: eta oparigai oro gatzetan gazituko da.
. 50 Gauza ona da gatza
9,50 ona da gatza: Gatz hau zerbitzurako prestasuna da, Jesusen esaera hauen guztien buru gisa dagoen 9,35 tx.eko printzipioaren arabera.
; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro? Eduki gatza zeuen baitan eta zaudete elkarrekin bakean».
9,50 gatza Mt 5,13; Lk 14,34.
 



Feedback ]


Last update of the program: 4-7-2020