Jesusen piztueraren berria
28
1 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna 28,1 asteko lehen eguna: Gure igandea da. argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria 28,1 Magdalako Maria eta beste Maria 27,56.61; Mk 15,40.47; Jn 19,25. hilobia ikustera joan ziren.
2 Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri. 28,2 lurrikara gogorra 27,51; Ir 19,18; Heb 12,26. // Jaunaren aingerua 1,20+.
3 Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen. 28,3 aingeruaren itxura 17,2; Eg 1,10.
4 Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak.
5 Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela.
6 Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia. 28,6 piztua da, esan zuen bezala 27,63+; Eg 2,24; 4,10; 1 Ko 15,4.12.
7 Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: “Hildakoen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue”. Hau da esan behar nizuena». 28,7 Galilean ikusiko duzue 26,32; 28,10.16; Mk 14,28; Jn 21,1-23.
8 Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka.
9 Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen.
Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten. 28,9 gurtu 2,2.8.11; 14,33; 28,17.
10 Jesusek esan zien: «Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko; han ikusiko naute».
Soldaduak erosi
11 Emakumeak joan ondoren, guardiako batzuk hirira etorri ziren gertaturiko guztiaren berri apaizburuei ematera.
12 Apaizburuek, zaharrekin bildu eta soldaduei dirutza on bat emateko erabakia hartu zuten,
13 honela aginduz: «Esan ezazue, haren ikasleek gauez etorri eta zuek lo zeundetelarik gorpua eraman dutela. 28,13 Ik. 27,64.
14 Gobernariaren belarrietara ezer iristen bada, geu konponduko gara harekin eta arriskutik aterako zaituztegu».
15 Soldaduek dirua hartu eta esan bezala egin zuten. Eta halaxe zabaldu da juduen artean kontu hori gaur arte.
KONKLUSIOA: IKASLEAK MUNDU OSORA BIDALIAK (28,16-20)
16 Hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek esandako mendira. 28,16 Galileara 28,7+.
17 Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden. 28,17 gurtu 28,9+. // zalantzan zeuden Mk 16,11.14; Lk 24,11.19-24.37-44; Jn 20,25-27.
18 Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan. 28,18 Ahalmen osoa 11,27; Dn 7,14; Jn 3,35; 13,3; 17,2; Eg 13,33; Erm 1,4; Ef 1,20-22; Flp 2,2-11; Ap 12,10. Ik. 21,23+.
19 Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz 28,19 herri guztiak 8,11; 21,43; 22,8-10; 24,14; 25,32; 26,13; Is 42,6; 49,6; Mk 16,15; Lk 24,47; Eg 1,8+; Eg 9,15; Erm 1,16; 1 Tm 3,16. Ik. 10,5-6; 15,24. // bataiatuz Mk 16,16; Eg 2,38+; Erm 6,3; 1 Ko 1,13-17; Ga 3,27; Ef 4,5; Kol 2,12; 1 P 3,21. Ik. Mk 10,38-39; Lk 12,50.
20 eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte». 28,20 zeuekin izango nauzue 1,23; 18,20; Ir 3,12; Is 41,10; 43,5; Jr 1,8; Ag 1,13; Jn 14,16.23; Ap 21,3.
|