51. (50.) SALMOA
Bekatuaren barkamena eta bihotz berriaren eskea
51
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 David Betsaberekin elkartu ondoren, Natan profeta Davidengana joan zenekoa. 51,2 Natan Davidengana joan 2 Sm 12.
3 Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
suntsitu nire hobena, zeure neurrigabeko gupidaz. 51,3 Erruki nitaz 41,5. // suntsitu nire hobena Is 43,25; 44,22.
4 Garbi nazazu oso-osorik neure errutik,
garbitu neure bekatutik. 51,4 Garbi nazazu Ez 36,25; 37,23.
5 Aitortzen dut, bai, neure hobena,
begi aurrean dut etengabe neure bekatua. 51,5 Aitortzen dut bekatua 32,5+; Is 59,12.
6 Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dut bekatu,
zure borondatearen kontra jokatu.
Horregatik, arrazoi izango duzu salatzean,
errugabe izango zara epaia ematean 51,6 Horregatik… ematean: Grekozkoak honela dio: Horrela, zuzena zarela agertuko dute zure hitzek eta, auzipetua izatean, irabazle aterako zara (ik. Erm 3,4). . 51,6 Zure aurka 2 Sm 12,13; Lk 15,18. // arrazoi duzu salatzean Erm 3,4.
7 Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak. 51,7 errudun jaio nintzen Jn 9,34. Ik. Erm 7,14.
8 Zuk, ordea, bihotz leiala duzu atsegin 51,8 atsegin: Jatorrizkoak esanahi ezezaguneko hitz bat eransten du hemen. Grekozkoak honela itzultzen du tx. osoa: zeren leialtasuna maite baituzu, eta zeure jakinduriaren gauza gorde eta ezkutukoak erakutsi dizkidazu. ,
barru-barruan jakinduria didazu irakasten.
9 Kendu nire bekatua, eta ur bizia baino gardenago izango naiz 51,9 Hau da lerroaren ohiko itzulpena: Kendu nire bekatua isipuz (ik. Ir 12,22 oh.), eta garbi geldituko naiz. ;
garbi nazazu, eta elurra baino zuriago izango. 51,9 elurra baino zuriago Is 1,18.
10 Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna,
susper dadila zuk jotako gizaki hau. 51,10 zuk jotako gizakia Ez 37,11.
11 Aldendu begiak nire bekatutik, suntsitu nire erru guztiak.
12 Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu berri sendoa nire baitan. 51,12 espiritu berria Ez 11,19; 36,26; 2 Ko 5,17.
13 Ez nazazu bota zeure aurretik,
ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe. 51,13 espiritu santurik gabe Jkd 1,5; 9,17. Ik. Erm 8,9.14-16.
14 Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,
sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.
15 Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,
eta zuregana bihurtuko dira bekatariak.
16 Libra nazazu heriotza-zigorretik 51,16 heriotza-zigorretik: H.h., odoletik. Odol-delitu ere uler daiteke; hala irakurtzen dute judu-komentarioek, Uriasen hilketa aipatua ikusiz. , ene Jainko,
ene Jainko salbatzailea!
Eta nire ezpainek poz-oihuz ospatuko dute zure salbazioa. 51,16 heriotza-zigorretik 30,10. // Jainko salbatzailea Is 43,3+.
17 Ireki, Jauna, nire ezpainak
eta nire ahoak zure gorespena iragarriko du.
18 Sakrifizioak ez dituzu atsegin;
erre-oparia eskainiko banizu, ez zenuke onartuko. 51,18 Sakrifizioak ez atsegin 50,8+; Am 5,21-24.
19 Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua;
zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz-hautsi eta umildua. 51,19 Sakrifiziorik bikainena Os 6,6+. // bihotz-hautsi eta umildua 34,19; Is 57,15; 66,2; Ez 6,9.
20 Edertu Sion zeure mesedeaz,
eraiki berriro Jerusalemgo harresiak. 51,20 Sioni mesede 102,14-18. // eraiki Jerusalem Jr 30,18; 31,4; Ez 36,33.
21 Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,
oso-osorik erretzeko opariak;
zure aldarean zekorrak eskainiko dira. 51,21 legezko sakrifizioak 4,6+.
|