Program: © 2001
, OFMCap
Prepared by:
The Bible Society of Slovenia.
|
Searching in: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
180 hits in 177 verses
12. | Ez 11,19 | |
«Bihotz berria emango dizuet eta espiritu berria ezarriko zuengan; harrizko bihotza kenduko dizuet eta haragizkoa emango,
|
|
13. | Ez 36,26 | |
Bihotz berria emango dizuet eta espiritu berria ezarriko: harrizko bihotza kenduko dizuet eta haragizkoa emango.
|
|
14. | Ml 2,15 | |
Jaunak ez ote zaituzte, bada, biok gorputz bakar bat eta espiritu bakar bat egin? Eta zertarako bat? Jainkoarengandik haurrak izateko. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial gaztetan aukeratutako emazteari.
|
|
15. | Sal 51,12 | |
Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu berri sendoa nire baitan.
|
|
16. | Sal 51,13 | |
Ez nazazu bota zeure aurretik,
ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.
|
|
17. | Sal 51,14 | |
Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,
sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.
|
|
18. | Sal 143,10 | |
Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa.
Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik.
|
|
19. | Ne 9,20 | |
Zeure espiritu ona eman zenien,
ulertzen laguntzeko;
ez zenion ukatu zeure mana
haien ahoari,
ezta ura ere haien eztarriari.
|
|
20. | Tb 6,8 | |
Aingeruak erantzun:
–Demonioak edota espiritu gaiztoren batek gizon nahiz emakumeren bati erasotzean, halakoaren aurrean arrainaren bihotza eta gibela errez gero, ez dio berriro erasoko; betiko ihes egingo du.
|
|
21. | Jkd 1,5 | |
Espiritu santu hezitzaileak ihes egiten dio engainuari,
urrundu egiten da gogoeta zentzugabeen aurrean;
bidegabekeria agertzean, salatu egiten dute.
|
|
22. | Jkd 7,22 | |
Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da,
bakarra, jarduera anitzekoa, fina,
mugikorra, sarkorra, kutsugabea,
aldaezina, on egin zalea, zolia,
|
|
23. | Jkd 7,23 | |
behartu ezina, ongilea, gizakiaren adiskidea,
tinkoa, ziurra, kezkagabea,
dena ahal duena eta dena ikusten duena;
espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.
|
|
24. | Jkd 9,17 | |
Nork ezagutuko zukeen zure asmoa,
zeuk eman ez bazenio jakinduria
eta zerutik bidali zeure espiritu santua?
|
|
25. | Jkd 12,1 | |
eta zure espiritu hilezkorra guztiengan dago.
|
|
26. | Mt 1,18 | |
Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez.
|
|
27. | Mt 1,20 | |
Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator.
|
|
28. | Mt 3,11 | |
Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.
|
|
29. | Mt 10,1 | |
Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.
|
|
30. | Mt 12,31 | |
«Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko.
|
|
31. | Mt 12,32 | |
«Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.
|
|
|
Last update of the program:
4-7-2020
|