Program: © 2001
, OFMCap
Prepared by:
The Bible Society of Slovenia.
|
Searching in: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
180 hits in 177 verses
156. | 1 Ts 1,5 | |
Izan ere, guk zuei hots egindako berri ona ez zitzaizuen hitz hutsez eman, Espiritu Santuaren indar beteaz baizik. Ongi dakizue zuen artean egin genuen guztia zuen onerako izan zela.
|
|
157. | 1 Ts 1,6 | |
Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua.
|
|
158. | 1 Ts 4,8 | |
Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten, bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik.
|
|
159. | 1 Ts 5,23 | |
Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak –gorputz, arima eta espiritu– errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.
|
|
160. | 2 Ts 2,13 | |
Baina guk eskerrak eman behar dizkiogu beti Jainkoari zuengatik, senideok, Jaunaren maiteok: Jainkoak lehen salbatuak izateko aukeratu baitzaituzte, Espiritu Santuaz sagaratuz eta egia fedez onartzea emanez.
|
|
161. | 1 Tm 4,1 | |
Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;
|
|
162. | 2 Tm 1,14 | |
Zaindu gordailu eder hau, guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz.
|
|
163. | Tt 3,5 | |
eta salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker baizik, jaioberritzen gaituen garbikuntzaz eta Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz;
|
|
164. | Tt 3,6 | |
Espiritu hori oparo isuri zigun Jainkoak Jesu Kristo gure Salbatzailearen bitartez;
|
|
165. | Heb 2,4 | |
Eta Jainkoak ere seinale, egintza harrigarri eta mirari-modu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Espiritu Santuaren dohainez baietsi du.
|
|
166. | Heb 3,7 | |
Horregatik, Espiritu Santuak dioen bezala:
Gaur Jaunaren mintzoa
entzuten baduzue,
|
|
167. | Heb 6,4 | |
Izan ere, behin fedean argituak izan direnek, Jainkoaren dohaina dastatu eta Espiritu Santuarengan parte izan dutenek,
|
|
168. | Heb 9,8 | |
Honekin, hau adierazi nahi digu Espiritu Santuak: lehenengo santutegiak irauten zuen bitartean, benetako santutegirako bidea ez zegoela zabalik.
|
|
169. | Heb 10,15 | |
Aitorpen bera egiten digu Espiritu Santuak ere, hau esatean:
|
|
170. | 1 P 1,12 | |
Jainkoak agertu zien, egiten zuten profezi lana ez zutela berentzat egiten, zuentzat baizik. Eta haiek adierazia, zerutik bidalitako Espiritu Santuaren eraginez berri ona hots egiten dizuetenek iragartzen dizuete orain. Aingeruak berak ere gauza horiek ikusteko irrikaz daude.
|
|
171. | 1 P 3,4 | |
baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.
|
|
172. | 1 P 4,14 | |
Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua zuengan dagoela esan nahi du eta.
|
|
173. | 2 P 1,21 | |
Izan ere, antzinako profetek ez zuten beren kabuz hitz egin, baizik eta, Espiritu Santuak gidaturiko gizonak zirenez, Jainkoaren partetik hitz egin zuten.
|
|
174. | 1 J 2,20 | |
Zuek, ordea, Kristok emandako Espiritu Santua duzue zeuen baitan eta denok ezagutzen duzue egia.
|
|
175. | Ju 1,20 | |
Baina zuek, ene maiteok, jarrai ezazue zeuen bizitza sinesmen txit santuaren oinarri gainean eraikitzen. Egin otoitz Espiritu Santuaren eraginez;
|
|
|
Last update of the program:
4-7-2020
|