Program: © 2001
, OFMCap
Prepared by:
The Bible Society of Slovenia.
|
Searching in: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
180 hits in 177 verses
99. | Eg 7,51 | |
«Burugogorrok, jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok! Espiritu Santuari kontra egiten diozue beti. Zeuen arbasoen antzeko zuek ere!
|
|
100. | Eg 7,55 | |
Baina hark, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus zutik Jainkoaren eskuinaldean.
|
|
101. | Eg 8,7 | |
izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren.
|
|
102. | Eg 8,15 | |
Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten.
|
|
103. | Eg 8,17 | |
Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.
|
|
104. | Eg 8,19 | |
esanez:
–Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.
|
|
105. | Eg 9,17 | |
Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri zizkion Saulori, esanez: «Anaia Saulo, Jaunak, bidean zentozela agertu zitzaizun Jesusek, bidali nau, berriro ikus dezazun eta Espiritu Santuaz bete zaitezen».
|
|
106. | Eg 9,31 | |
Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.
|
|
107. | Eg 10,38 | |
Nazareteko Jesusena, alegia: Jainkoak Espiritu Santuaz eta indarrez gantzutu zuen, eta hark on egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bere bizitza, Jainkoa berekin baitzuen.
|
|
108. | Eg 10,44 | |
Oraindik Pedro hizketan ari zela, Espiritu Santua jaitsi zen mezua entzuten ari ziren guztien gainera.
|
|
109. | Eg 10,45 | |
Pedrorekin etorritako fededun juduak txunditurik zeuden, Espiritu Santuaren dohaina jentilen gain ere isurtzen zela ikustean.
|
|
110. | Eg 10,47 | |
«Nork uka diezaieke hauei bataioko ura, guk bezalaxe hartu baitute Espiritu Santua?»
|
|
111. | Eg 11,15 | |
Hitz egiten hasi nintzen orduko, Espiritu Santua jaitsi zen haiengana, hasieran guregana jaitsi zen bezala.
|
|
112. | Eg 11,16 | |
Orduan, Jaunak esana gogoratu nuen: “Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek Espiritu Santuaz izango zarete bataiatuak”.
|
|
113. | Eg 11,24 | |
Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko elkartu zitzaion Jaunari.
|
|
114. | Eg 13,2 | |
Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: «Bereizi niretzat Bernabe eta Saulo, nik dei egin diedan egitekorako».
|
|
115. | Eg 13,4 | |
Beraz, Bernabe eta Saulo, Espiritu Santuak bidalirik, Seleuziara jaitsi ziren, eta handik Ziprera jo zuten itsasoz.
|
|
116. | Eg 13,9 | |
Orduan, Saulok, Paulo ere deituak, Espiritu Santuak eraginik, aztiari begira-begira
|
|
117. | Eg 13,52 | |
Ikasleak, berriz, pozez eta Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren.
|
|
118. | Eg 15,8 | |
Eta bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoak onartzen dituela azaldu du, haiei ere guri bezala Espiritu Santua emanez.
|
|
|
Last update of the program:
4-7-2020
|