Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1415. | 2 Kro 16,11 | |
Asaren egintzak, lehenengotik azkenekora, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.
|
|
1416. | 2 Kro 17,4 | |
Bere aitaren Jainkoarengana jo zuen eta beronen aginduak bete. Ez zuen jokatu iparraldeko israeldarren antzera.
|
|
1417. | 2 Kro 17,6 | |
Bere gogorik handiena Jaunaren bideetan aurrera egitea izan zuenez, Judako kultu-lekuak eta zutoin sakratuak desagerrarazi zituen.
|
|
1418. | 2 Kro 18,23 | |
Orduan, Kenaanaren seme Sedekiasek masailekoa eman zion Mikeasi, esanez:
–Nondik atera zait niri Jaunaren espiritua, zuri mintzatzeko?
|
|
1419. | 2 Kro 18,31 | |
Horrela, bada, guda-gurditeriaren arduradunek, Josafat ikustean, esan zuten:
–Horra Israelgo erregea!
Eta inguratu egin zuten, erasotzeko asmoz. Baina Josafat deiadarka hasi zen, eta Jaunak lagundu egin zion: atzera eginarazi zien Jainkoak erasotzaileei,
|
|
1420. | 2 Kro 18,32 | |
eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela oharturik, atzera egin zuten.
|
|
1421. | 2 Kro 18,33 | |
Baina gudari batek gezia itsu-itsuan jaurti eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik.
Orduan, erregeak esan zion gurdi-gidariari:
–Itzuli eta atera nazazu guda-zelaitik. Zauritu egin naute.
|
|
1422. | 2 Kro 20,9 | |
“Zoritxarren bat, gerra nahiz zigorra, izurritea nahiz gosetea, gertatzean, zu zaudeneko tenplu honetara zure aitzinera etorri eta geure atsekabean zuri oihu eginez gero, zuk entzun eta salbatu egingo gaituzu”.
|
|
1423. | 2 Kro 20,34 | |
Josafaten gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, «Hananiren Seme Jehuren Egintzak» izeneko agirian daude idatziak; agiri hori, berriz, «Israelgo Erregeen Liburuan» dator.
|
|
1424. | 2 Kro 21,9 | |
Joramek mugaz beste aldera jo zuen bere buruzagiekin eta guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta garaitu egin zituen setiatua zeukaten edomdarrak eta hauen guda-gurdien buruzagiak.
|
|
1425. | 2 Kro 21,15 | |
Zeuri ere gaixotasun asko bidaliko dizu, batez ere hesteetako minbizia; egunean baino egunean okerrago joango zara, eritasunaz hesteak kanpora atera arte”».
|
|
1426. | 2 Kro 21,19 | |
Eguna joan eta eguna etorri, bi urteren buruan, eritasunaren eraginez, hesteak atera zitzaizkion eta izugarrizko oinaze artean hil zen. Herriak ez zuen surik egin Joramen omenez, beraren arbasoen omenez egin izan zuen bezala.
|
|
1427. | 2 Kro 22,4 | |
Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Akaben senitartekoen antzera; izan ere, bere hondamenerako, bere ahaide haiek hartu zituen aholkulari, bere aita hil ondoren.
|
|
1428. | 2 Kro 22,11 | |
Baina Joram errege zenaren alabak, Akaziasen arreba eta Joiada apaizaren emazte Joxabatek, Akaziasen seme Joax hartu, hil behar zituzten errege-senitartekoen artetik atera eta, inudearekin batera, tenpluko logela batean sartu zuen. Horrela atera zuen Ataliaren atzaparretatik, eta ez zuten hil.
|
|
1429. | 2 Kro 23,14 | |
Orduan, Joiada apaizak, ez baitzuen nahi Atalia Jaunaren etxean hil zezaten, agindu zien gudarostearen buruzagi ziren ehuntariei:
–Atera ezazue tenplutik, zeuen artetik. Norbaitek jarraitzen badio, hil ezpataz.
|
|
1430. | 2 Kro 23,15 | |
Atzeman zuten, bada, Atalia eta jauregira, zaldien atera, heldu zenean, bertan hil zuten.
|
|
1431. | 2 Kro 23,18 | |
Joiadak apaiz lebitarren esku utzi zuen Jaunaren etxea zaintzeko ardura. Antzina, Davidek zenbait taldetan sailkatuak zituen apaiz lebitarrak, tenpluan Jaunari erre-opariak eskaintzeko, Moisesen lege-liburuan idatzia dagoenaren arabera, eta kantu alaiez lagundurik, Davidek agindu bezala.
|
|
1432. | 2 Kro 24,13 | |
Langileek gogoz ekin zioten konponketari eta haien ahaleginaz aurrera zihoan lana. Horrela, bere lehengo itxura eman zioten Jainkoaren etxeari eta sendotu.
|
|
1433. | 2 Kro 24,17 | |
Joiada hiltzean, Judako buruzagiak erregea agurtzera etorri ziren, eta erregeak entzun egin zien.
|
|
1434. | 2 Kro 25,26 | |
Amatziasen gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|