|
Jesusen jaiotza iragarri
26 Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera,
27 birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. 1,27 ezkontzeko hitzemana Mt 1,18.
28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.
30 Aingeruak esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. 1,30 Ez beldurtu 1,13+.
31 Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus 1,31 Jesus: Izenak Jaunak salbatu esan nahi du, Mt 1,21 tx.ean azaltzen denez. ipiniko diozu izena. 1,31 semea izango duzu Is 7,14 (Mt 1,23). // Jesus izena Mt 1,21. Ik. 1,69.71.77; 2,11.30; 3,6.
32 Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. 1,32 Goi-goikoa 1,35.76; 6,35; Eg 7,48; 16,17. // Goi-goikoaren Seme 8,28; 2 Sm 7,14; Sal 2,7; 89,27-28; Mk 5,7. // Daviden tronua 2 Sm 7,12.13.16; Is 9,6.
33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. 1,33 errege betiko Dn 7,14.
34 Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
35 Aingeruak erantzun zion:
–Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala 1,35 hodeiak bezala: Ik. 9,34 oh. estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. 1,35 Espiritu Santua zuregana Mt 1,20. // hodeiak bezala estali Ir 40,34-35; Zen 9,18-22. // Jainkoaren Seme 3,22; 4,3.9.41; 8,28; 9,35; 10,22; 22,70; Mt 4,3+; Mk 1,1+.
36 Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;
37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
38 Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.
Eta aingeruak utzi egin zuen.
Mariak Elisabeti ikustaldia
39 Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin,
40 eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.
41 Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, 1,41 Espiritu Santuaz beterik 1,15.
42 eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua!
43 Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
44 Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean.
45 Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»
Mariaren kantika
46 Orduan, Mariak esan zuen: 1,46 Mariaren kantika 1 Sm 2,1-10.
47 «Jaunaren handitasuna
dut goresten,
pozaren pozez daukat barrena,
Jainkoa baitut salbatzaile.
48 Bere mirabe ezerez honengan
jarri ditu begiak;
horregatik, dohatsu deituko naute
guztiek gaurdanik. 1,48 mirabe ezerez honengan 1,38; 1 Sm 1,11; Si 11,12. // dohatsu deituko naute 1,45; Has 30,13.
49 Gauza handiak egin ditu
nire alde Ahalguztidunak.
Santua da
50 eta gizaldiz gizaldi errukitsua
begirune diotenentzat.
51 Bere indar guztiaz jokatu du:
buru-harroak suntsitu ditu, 1,51 indar guztiaz Sal 118,15-16.
52 ahaltsuak goi-postuetatik bota
eta ezerezak gora jaso;
53 ondasunez bete ditu
gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali aberatsak; 1,53 goseak ondasunez bete Sal 107,9.
54 lagun etorri zaio bere herri Israeli,
bere errukiaz oroiturik: 1,54 Ik. Is 41,8-9. // errukiaz oroiturik Sal 25,6; 98,3.
55 hala hitzemana zien
gure arbasoei,
Abrahami eta ondorengoei
betiko».
56 Mariak hiruren bat hilabete egin zituen Elisabetekin; gero, etxera itzuli zen.
|