Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Samuel 25

1 Samuel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Samuelen heriotza
25
1 Garai hartan, hil zen Samuel eta Israel osoa bildu zen hiletak egiteko. Ramako
25,1 Rama: Samuel profetaren sorterria (ik. 1,1 eta oh.).
bere etxean ehortzi zuten.
Nabalek Davidi lagundu nahi ez
David Paran basamortura jaitsi zen.
25,1 Samuel hil 28,3.
2 Bazen Maonen bere ondasunak Karmelen zituen gizon bat. Gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe. Ardi-moztera
25,2 Ardi-moztera: Ardiei ilea moztea udaberrian egin ohi zen eta sekulako festak egiten zituzten hori zela eta (ik. 2 Sm 13,23-27). // Maon, Karmel eta Izreel (43. tx.): Juda leinua bizi zen lurraldetik hego-ekialdera zeuden. Galilean ere bazen beste Izreel bat (ik. 1 Sam 29 kap.).
joana zen Karmelera.
25,2 Karmel 15,12.
3 Nabal deitzen zen gizon hura; Abigail zuen emaztea. Hau zentzuduna eta ederra zen; senarra, berriz, zakarra eta gaiztoa. Kaleben
25,3 Kaleb: Judaren leinuko ahaide nagusi edo familiaburu bat.
jatorrikoa zen.
4 Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela 5 eta hamar mutil bidali zizkion, esanez: «Igo zaitezte Karmelera Nabalengana; egiozue nire izenean bake-agurra 6 eta esan: “Izan ongi!
25,6 Izan ongi: Hebreerazko testua ez da argia.
Bakea zurekin, bakea etxekoekin, bakea zurean diren guztiekin!
25,6 bakea zurean diren guztiekin Lk 10,5.
7 Ardi-mozten ari zarela entzun dut. Zure artzainak gurekin izan zirenean, ez genien inolako kalterik egin; Karmelen izan ziren bitarte guztian ez genien deus ere ukitu. 8 Galdegiezu zeure morroiei eta esango dizute. Orain, beraz, har itzazu ongi mutil hauek, egun egokian baitatoz. Eman, otoi, zeure zerbitzarioi eta David zeure adiskideari eskura duzuna”».
25,8 Eman… Ep 8,5.
9 Daviden mutilek, heldu zirenean, hitz horiek esan zizkioten Nabali, Daviden izenean, eta zain gelditu ziren. 10 Nabalek, ordea, erantzun zien Daviden mutilei: «Nor da David hori? Nor da Jeseren seme hori? Gaur egun esklabo asko dabil bere jabearengandik ihesi. 11 Neure ogia, neure ura eta moztaileentzat hil ditudan abereen okela hartu eta nondik datorren ere ez dakidan jendeari eman behar al dizkiot?»
12 Itzuli ziren, beraz, Daviden mutilak beren bidetik eta, heldu zirenean, hori guztia adierazi zioten Davidi. 13 Honek, orduan, agindu zien bere mutilei: «Hartu nork bere ezpata gerrian!»
Hartu zuen nork bere ezpata gerrian, eta Davidek ere bai berea. Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten Davidi; beste berrehunak tresneria zaintzen gelditu ziren.
25,13 Laurehun gizon 30,10.
Abigail emazteak Davidi lagundu
14 Morroietarik batek adierazi zion Nabalen emazte Abigaili: «Hara, Davidek mandatariak igorri ditu basamortutik, gure nagusiari bake-agurra egitera. Honek, ordea, zakar erantzun die. 15 Gizon haiek oso ongi jokatu zuten gurekin, ez ziguten inolako kalterik egin, eta ez ziguten deus ere ukitu larreetan haiekin ibili ginen bitartean. 16 Babesle izan genituen, gau eta egun, beraien artean artzain ibili ginen bitarte guztian. 17 Pentsa ezazu eta ikusi zer egin behar zenukeen; bestela, erabakia baitago gure nagusiaren eta beronen etxe osoaren hondamendia. Maltzur-gaizto horrekin ezin baitu inork hitzik ere egin».
18 Abigailek, bizkor, hartu zituen berrehun ogi, bi zahagi ardo, bost ahari burruntzian erreak, bost arroa gari xigortu, ehun mahaspasa-mordo eta berrehun piku-opil eta astoen gainean ezarri zituen. 19 Gero, esan zien bere morroiei: «Zoazte nire aurretik; ni atzetik joango naiz».
Bere senar Nabali ez zion ezer ere esan. 20 Asto baten gainean jarria, Abigail mendiko toki gordeetan behera zihoalarik, han non datorren beherantz David bere gizonekin emakumearen aldera. Bat-batean, aurrez aurre gertatu ziren. 21 Davidek hizketa hau zekarren: «Alferrik ari izan naiz basamortuan haren ondasun guztiak zaintzen, harenak batere ukitu gabe, on egina orain gaizki ordaintzeko! 22 Zigor dezala Jaunak gogor David, baldin eta horren etxekoen artean gizonezko
25,22 Zigor… David: Hebreerazko testuak hau eransten du: hobeki esan, haren etsaiak. Beharbada, ondorengoak esan nahi du; baina esaera hau madarikazioa denez, eufemismoz, etsaiak aipatzen ditu. // gizonezko bat ere: H.h., paretara pixa egiten duen bat ere.
bat ere bizirik uzten badut egunsentirako».
23 Abigail, David ikusi orduko, asto gainetik bizkor jaitsi eta makurtu egin zen Daviden aitzinean, lurreraino ahuspeztuz. 24 Oinetaraino makurtuz, esan zion: «Neurea, bai, neurea dut errua, jauna! Uztazu, otoi, mintzatzen eta entzun zeure mirabe honen hitzak. 25 Arren, ez egin kasurik, ene jauna, Nabal
25,25 Nabal: Hitz honek hebreeraz zital edo ergel esan nahi du.
maltzur-gaizto horri. Ongi emana du bere izena: zital deritza, eta zital hutsa da, izan ere. Nik ez nituen ikusi zuk bidalitako mutilak. 26 Baina, Jauna badela eta zu hemen zaudela bezain egia da Jaunak berak galarazi dizula odola isurtzea eta mendekua zeure eskuz egitea. Gerta bekie Nabali gertatuko zaiona
25,26 Abigailek bere senar Nabali buruz dioenak aurreratu egiten du gizon horren azkenaz 25,6-38 pasartean esango dena.
, zu hondatu nahian dabiltzan etsaiei ere. 27 Har itzazu, ene jauna, ekarri dizkizudan esku-erakutsiak eta eman zeure mutilei. 28 Barka, otoi, zeure mirabe honen errua. Ondorengotza sendoa
25,28 Ondorengotza sendoa: Jainkoak Davidi emango dion hitza aurreratzen da hemen (ik. 2 Sm 7,13-16).
emanen dizu Jaunak, Jaunaren gudua ari baitzara egiten, eta bizitza osoan ez da okerkeriarik aurkitu zuregan.
25,28 Jaunaren gudua 18,17.
29 Inoiz, norbaitek, zu hil nahian
25,29 zu hil nahian: Sauli buruz ari da.
, erasotzen badizu, Jaunak, zure Jainkoak, ongi gordeko du zure bizia bere eskuetan. Zure etsaien biziak, aldiz, jaurti egingo ditu, harria habailaz bezala. 30 Esandako on guztiak emango dizkizu Jaunak eta zu, ene jauna, Israelen buruzagi eginen zaitu.
25,30 Israelen buruzagi 24,21+.
31 Ez dezazula orduan, ez kezkatu, ez damutu beharrik izan, odol errugabea isuri eta mendekua zeure eskuz egina duzulako. Jaunak ondasunez bete zaitzanean, oroit zaitez zeure mirabe honetaz».
32 Davidek ihardetsi zion Abigaili:
–Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, zu gaur nire bidera bidali zaituelako! 33 Bedeinkatua zure zuhurtzia, bedeinkatua zeu ere, eragotzi egin baitidazu gaur odola isurtzea eta mendekua neure eskuz egitea. 34 Baina, ala Jauna, Israelen Jainkoa, zuri kalte egitea galarazi didana! Zu nire bidera bizkor etorri ez bazina, ez zen Nabalenean gizonezkorik bizirik geldituko egunsentirako.
35 Hartu zituen Davidek emakumeak ekarritakoak eta esan zion:
–Igo bakean zeure etxera. Aditu dut zure ahotsa. Onartu dut zure eskaria.
Nabal hil eta Abigail Davidekin ezkondu
36 Abigail Nabalengana itzuli zen. Egundoko afaria egiten ari zen hau bere etxean, errege-otordua adinakoa. Alai-alai zegoen Nabal eta arrunt mozkortua. Abigailek ez zion hitzik esan biharamun goiza arte; 37 argi-nabarrean, ordea, mozkorra joan zitzaionean, gertaturikoa jakinarazi zion Nabali. Bihotzekoak eman zion orduan Nabali, eta harria bezain gogor gelditu zen. 38 Hamar egun ingururen buruan, heriotzaz jo zuen Jaunak Nabal eta hil egin zen.
39 Nabal hila zela aditu zuelarik, esan zuen Davidek: «Bedeinkatua Jauna! Nire alde jokatu baitu Nabalek egin zidan irainaren aurrean. Okerra egitea galarazi dit; Nabali, berriz, gainera bota dio Jaunak bere gaiztakeria».
Ondoren, mandatariak igorri zizkion Davidek Abigaili, emaztetzat hartu nahi zuela adieraziz.
25,39 Nire alde jokatu du 24,16+. // Nabali bere gaiztakeria bota Ep 9,57; 1 Erg 2,44.
40 Heldu ziren, bada, Daviden mandatariak Karmelera Abigailengana eta honela mintzatu zitzaizkion:
–Davidek bidali gaitu zuregana, emaztetzat hartu nahi zaituela eta.
41 Jaiki zen emakumea, lurreraino ahuspeztu eta esan zien:
–Daviden mirabe nauzue, prest nago jaunaren morroiei oinak garbitzeko.
42 Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen. 43 David Izreelgo Ahinoamekin ezkondua zegoen ordurako; horrela, biak zituen emazte.
25,43 Izreelgo Ahinoam 2 Sm 3,2.
44 Izan ere, Saulek bere alaba Mikal, Daviden emazte izana, Galimgo
25,44 Galim: Jerusalemdik ipar-ekialdera hurbil zegoen herria.
Laixen seme Paltiri eman zion emazte.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats