Moisesen kantika 32,1 Moisesen kantika: Israelen historiaren oinarrizko gertakizunei buruzko gogoeta lirikoa da, Biblian zehar aurkitzen ditugun beste zenbaiten antzekoa: adib., Ir 15; 1 Sm 2; 2 Sm 22 eta Maria, Zakarias eta Simeonen kantikak Lk 1–2 kap.etan.
Jauna, Israelen babes-harkaitza
32
1 «Adi, zeruok,
eta mintzatuko naiz,
entzun, lurra, nire ahoko esanak;
2 jaits bedi nire irakaspena
euria bezala,
isur bitez nire esanak
ihintza bezala,
euri-lanbroa belarretan bezala,
langarra zelaian bezala.
3 Jaunaren izena aldarrikatuko dut:
aitortu handi dela gure Jainkoa.
4 Bera babes-harkaitza:
hark egina benetan bikaina,
haren jokabidea zuzen-zuzena;
Jainko leiala da bera,
bidegabekeriarik gabea,
zintzoa beti eta zuzena. 32,4 babes-harkaitza 32,31; Is 17,10; 44,8; Hab 1,12; Sal 28,1+. // haren jokabidea zuzena Sal 145,17; Ap 15,3. // zintzoa eta zuzena Sal 33,4; Erm 9,14.
5 Akasgabe sortu zituen seme-alabak
gaiztotu egin zaizkio 32,5 Akasgabe… zaizkio: Hebreerazko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua. :
jende makur eta bide-galdua da. 32,5 seme-alabak gaiztotu 32,20; Is 1,2-4; Os 1,2; 2,6.
6 Hori al da Jaunari erantzuteko era,
herri ergel eta zentzugabe hori?
Ez al da bera bizia eman dizun aita,
egin eta finkatu zaituena? 32,6 bera egin zaituen aita 1,31+; 32,18; Is 43,1; 64,7; Jn 8,41.
7 Gogoratu antzinako egunak,
pentsatu iraganeko urteetan;
galdegin aitari eta kontatuko dizu,
galdegin zaharrei eta azalduko: 32,7 galdegin zaharrei 4,32.
8 Goi-goikoak,
herriak nor bere lurraldean jartzean,
gizateria munduan banatzean,
lur-mugak finkatu zizkien herriei,
bakoitzari
bere jainko zaindaria emanez 32,8 bakoitzari bere jainko zaindaria emanez: Grekozko itzulpenean eta Qumrango eskuizkribuetan oinarrituriko itzulpena. Itzulpen honen arabera herri bakoitzak zerutar izaki bat, jainko nahiz aingeru, zuen zaindari (ik. 4,19; Sal 82,1; 89,7). Hebreerazko ohiko testuak hau dio: Israelen semeen kopuruaren arabera. . 32,8 Goi-goikoak herriak banatu Has 10; Eg 17,26.
9 Baina Israel
bere herritzat aukeratu zuen,
Jakoben herria
bere oinorde berezitzat. 32,9 Israel Jaunaren oinorde berezi 7,6+; Za 2,16; Si 17,17.
10 Basamortuan aurkitu zuen,
uluz beteriko bakardadean;
inguratu eta bere ardurapean
hartu zuen, begi-ninia bezala zaindu. 32,10 Basamortuan aurkitu Jr 2,2+; Os 13,5. // begi-ninia bezala Sal 17,8. // zaindu 2,7; 8,2-4; 29,4-5.
11 Arranoak, habiaren gain hegaldaka,
kumeak hegadarako
bizkortzen dituen bezala,
halaxe Jaunak ere: hegoak zabaldu,
israeldarrak hartu
eta luma gainean eraman zituen. 32,11 Arranoak kumeak bezala Ir 19,4+.
|