9 Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana 8,9 aztikeriara emana 13,6.8; 19,19. ; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua.
10 Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana».
11 Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan aspaldidanik.
12 Baina Felipek Jainkoaren erregetza 8,12 Jainkoaren erregetza 1,3+. // berri ona hots egin 5,42+. // bataioa hartu 2,38+. eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume.
13 Simonek berak ere sinetsi egin zuen eta bataioa hartu, eta ez zen Feliperen ondotik aldentzen. Gertatzen ziren mirariak eta egintza ahaltsuak 8,13 mirariak eta egintza ahaltsuak 2,43+. // txunditurik 2,7+. ikusirik, erabat txunditurik zegoen.
14 Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara. 8,14 apostoluak Jerusalemen 8,1. // Jainkoaren hitza 4,29+. // Pedro eta Joan bidali 3,1+. Ik. 11,22.
15 Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin 8,15 otoitz egin 6,6+. // Espiritu Santua hartu 1,8+. zuten, Espiritu Santua har zezaten.
16 Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden.
17 Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri 8,17 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.
18 Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien,
19 esanez:
–Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.
20 Pedrok erantzun zion:
–Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik! 8,18-20 Istorio honetako protagonistaren izenetik dator, hain zuzen, simonia hitza, gauza sakratuen salerosketa adierazteko erabilia. 8,20 Espiritua Jainkoaren dohaina 2,38; 10,45; 11,17; Lk 11,13.
21 Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.
22 Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian.
23 Gutiziaz betea 8,23 Gutiziaz betea Dt 29,17. // gaiztakeriari lotua Is 58,6. ikusten haut eta gaiztakeriari lotua.
24 Simonek erantzun zuen:
–Otoitz egiozue Jaunari nire alde, zuek esandakorik gerta ez dakidan.
|