Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Erromatarrei 2:5-16

Erromatarrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

5 Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia. 6 Orduan, bakoitzari bere egintzen arabera ordainduko dio Jainkoak:
2,6 bakoitzari bere egintzen arabera Jr 17,10; Sal 62,13; Es 24,12; Mt 16,27+; Jn 5,29; 2 Ko 5,10.
7 on egiten iraun eta aintza, izen on eta hilezkortasun bila dabiltzanei betiko bizia emango die;
2,7 betiko bizia 5,21+.
8 berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra; 9 atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;
2,9 juduei eta judu ez direnei 1,16+.
10 ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere, 11 Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.
2,11 Jainkoak bereizkeriarik ez Lb 19,15; Dt 10,17; Eg 10,34; Ga 2,6; Ef 6,9; Kol 3,25; St 2,1; 1 P 1,17.
12 Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak; 13 ez baitira Jainkoaren aurrean zuzen legea entzun bakarrik egiten dutenak, bete ere egiten dutenak baizik.
2,13 legea betetzen duena zuzen Mt 7,21; St 1,22.25; 1 J 3,7.
14 Begira, jentilek, Moisesen legea ezagutu gabe ere, legeari dagokiona berez egiten dutenean, nahiz legea ez ezagutu, beraiek bihurtzen dira beren buruarentzat lege.
2,14 nahiz legea ez ezagutu beraiek beren buruarentzat lege Eg 10,35.
15 Izan ere, legearen errealitatea beren bihotzetan idatzia daukatela erakusten dute, beren kontzientziak aitortzen duen bezala, batzuetan salatu egiten baititu eta besteetan zuritu. 16 Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesu Kristoren bidez eta nik iragartzen dudan berri onaren arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen egunean.
2,16 Jesu Kristoren bidez epaia 1 Ko 4,5.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats