22 Israel lurralde hartan zegoela, Ruben bere aitaren ohaide Bilharekin oheratu zen, eta Israelek jakin egin zuen.
Jakoben hamabi semeak
Hamabi izan ziren Jakoben semeak. 35,22 Rubenen intzestua 49,3-4, Lb 8,8+. // Jakoben semeak 29,31–30,24: 35,16-18.
23 Learen semeak Ruben, Jakoben lehen-semea, Simeon, Lebi, Juda, Isakar eta Zabulon izan ziren.
24 Rakelen semeak, Jose eta Benjamin.
25 Rakelen neskame Bilharen semeak, Dan eta Neftali.
26 Learen neskame Zilparen semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu zitzaizkion semeak.
|