Jose, Potifarren etxean
39
1 Jose Egiptora eraman zuten ismaeldarrek. Egiptoar batek, Potifarrek hain zuzen, faraoiaren funtzionario eta guardiaburuak, erosi zien. 39,1 Jose Egipton Sal 105,16-22; Jkd 10,13-14; Eg 7,9-10.
2 Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Jose. Dena ongi ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen. 39,2 Dena ongi atera 39,23; 1 Sm 18,14; Sal 1,3. // Jauna berekin zuen 26,3+.
3 Ohartu zen nagusia Josek berekin zuela Jauna eta denetan ongi ateratzen laguntzen ziola.
4 Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.
5 Orduz gero, Jose zela eta, Jaunak egiptoarraren etxea bedeinkatu egin zuen, etxean nahiz landan zituen gauza guztiak bedeinkatu zituen.
6 Dena Joseren gain utzi zuen, bada, Potifarrek eta aurrerantzean ez zen ezertaz arduratu, berak jaten zuenaz 39,6 berak jaten zuena: Egiptoarrek janariei buruz zeukaten arduraz, ik. 43,32. Jatorduak errituzko erlijio-usadioz inguraturik zeuden. izan ezik.
Jose eta Potifarren emaztea
Itxura ederrekoa zen Jose.
7 Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion:
–Zatoz nirekin ohera.
8 Josek ezezkoa eman zion, esanez:
–Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena.
9 Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?
10 Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.
11 Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek, lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan.
12 Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion: «Zatoz nirekin!» Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik. 39,12 etxetik ihes Es 5,8.
13 Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola ikusirik,
14 etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez: «Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio 39,14 oihuka hasi Dn 13,24.
15 eta, nire oihu eta deiadarrak entzutean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
16 Bere aldamenean ezarri zuen Joseren soinekoa, senarra etxeratu arte.
17 Honi gauza bera kontatu zion: «Zuk ekarri diguzun esklabo hebrear hori nirekin gozatzeko asmoz etorri zait,
18 baina oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
19 «Hara zer egin didan zure esklaboak» ziotson emazteak. Hitz hauek aditzean, haserre bizitan jarri zen nagusia. 39,19 haserre jarri Es 6,34.
20 Jose atxilotu eta erregearen presoak zeuden kartzelan sartu zuen.
Jose espetxean
Jose kartzelan preso zegoen.
21 Alabaina, Jauna berekin zuen eta bere onginahia agertu zion. Hala, kartzelako arduradunaren estimua irabazi ahal izan zuen,
22 eta honek bere gain utzi zion preso guztien ardura. Han barruan egiten zen guztia, Joseren aginduz egiten zen.
23 Kartzelako arduradunak ez zion Joseri bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen. Berekin zuen, bai, Jauna, eta egiten zuen guztietan ongi ateratzen laguntzen zion.
|