Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 45

Hasiera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

Josek bere burua ezagutzera eman anaiei
45
1 Josek, bere sentipenei gehiago eutsi ezinik, inguruan zituen egiptoarrei agindu zien: «Atera denok hemendik!»
Hala, ez zen Joserekin inor gelditu, anaiei bere burua ezagutzera eman zienean.
45,1 bere burua ezagutzera eman Eg 7,13.
2 Orduan, negarrari eman zion ozenki. Entzun zioten egiptoarrek, eta faraoiaren jauregian ere honen berri izan zuten.
45,2 negarrari eman 42,24+.
3 Josek bere senideei esan zien: «Jose nauzue! Bizi al da oraindik aita?»
Anaiek, izuaren izuz, ez zuten erantzuten asmatzen.
45,3 izuaren izuz 50,15.
4 Orduan, Josek: «Tira, hurbildu niregana!»
Hurbildu zitzaizkionean, honela jarraitu zuen: «Bai, Jose nauzue, zeuen anaia, Egiptora ekartzeko saldu zenutena.
45,4 saldu zenutena 37,38; Sal 105,17.
5 Baina ez izan orain atsekaberik, ez damurik, hona saldu ninduzuelako. Jainkoak zuen aurretik etorrarazi nau, bizia izan dezazuen.
45,5 Jainkoak… bizia izan dezazuen 45,7-8; 50,20; Erm 8,28.
6 Bi urte dirau goseteak lurralde osoan eta datozen bost urteetan ere ez da hazirik ereingo, ez uztarik bilduko. 7 Jainkoak zuen aurretik bidali nau, zuentzat behar adina janari gordetzeko eta zuek harrigarriro salbatzeko. 8 Beraz, ez nauzue zuek bidali, Jainkoak baizik. Berak jarri nau faraoiaren ordezko
45,8 faraoiaren ordezko: H.h., faraoiaren aita. Titulu egiptoarra, faraoiaren aitaginarrebari eta printzearen hezitzaileari ematen zitzaiena.
, bere etxeko buru eta Egipto osoko agintari.
45,8 Egipto osoko agintari 41,43+; 45,26.
9 «Ea, bada, itzuli arin aitarengana eta esaiozue: Hau dio zure seme Josek: Jainkoak Egipto osoko buru jarri nau. Zatoz niregana! Ez luzatu! 10 Goxen
45,10 Goxen: Niloko deltaren ekialdea, tradizioaren arabera; baina Egiptoren historialariek ez dute Goxen izeneko eskualdearen arrastorik aurkitzen; bestalde, 47. kap.an nabari denez, bi tradizio ezberdin ditugu Jakoben familia kokatu zen eskualdeari buruz, ongi bateratu gabeak; batarentzat, Goxen da eskualde hori (ik. 47,1); bestearentzat Egiptoko eskualderik hoberena (ik. 47,11).
lurraldean biziko zarete, niregandik hurbil, zeu, zure seme-alabak eta bilobak, zure artalde eta behi-taldeak eta daukazuen guztia. 11 Han hornituko zaituztet janariz zeu, zure etxekoak eta zure abere-taldeak. Ez zaizu ezer faltako, beste bost gose-urte gelditzen diren arren».
12 Beste hau ere esan zien Josek: «Bai zuek, bai Benjaminek, zeuen begiz egiazta dezakezue ni neu naizela hitz egiten ari natzaizuena. 13 Kontaiozue aitari ikusitako guztia eta azaldu berari zein aginpide handia dudan Egipton. Zoazte arin eta ekarri lehenbailehen hona aita».
45,13 ekarri aita 45,18; Eg 7,14.
14 Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik. 15 Eta, negarrez jarraiki, beste anaiak ere besarkatu zituen.
Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.
45,15 anaiak hitz egiten hasi Ik. 37,4.
Faraoiak Jakob gonbidatu Egiptora
16 Honen guztiaren berri izan zuten faraoiaren jauregian; «Joseren anaiak etorri dira Egiptora», zioten.
Atseginez jaso zuten albistea faraoiak eta honen funtzionarioek.
17 Faraoiak esan zion Joseri: «Esaiezu anaiei astoak prestatu eta Kanaanera itzultzeko, 18 aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.
45,18 emaitzarik hoberenak 47,6.11.
19 Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko. 20 Ez daitezela ardura han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute».
21 Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala, gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak ere. 22 Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon. 23 Aitari hamar asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik. 24 Anaiei, bidean beren arteko liskarrik ez izateko
45,24 liskarrik ez izateko: Hebreerazkoak ez ikaratu/ez asaldatu dio. Ez dago esangura zehatza jakiterik.
erregutu ondoren, agur egin zien.
25 Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita Jakobengana, heldu zirenean, 26 berria eman zioten: «Bizi da Jose oraindik eta bera da agintari Egipto lurralde osoan».
Jakobek, halaz guztiz, ez zuen zirkinik ere egin, ezin sinetsirik.
45,26 Bizi da Jose Ik. 42,13+. // ezin sinetsirik Sal 126,1.
27 Baina Josek esandako guztia kontatu ziotenean eta bera eramateko bidali zizkion gurdiak ikusi, piztu zitzaion bihotza 28 eta esan zuen: «Bizi da nire seme Jose! Ez dut besteren beharrik! Noan ikustera, hil baino lehen!»
45,28 hil baino lehen ikusi 46,30.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats