Jakobek Joseren semeak bedeinkatu
48
1 Handik aldi batera, esan zioten Joseri aita gaixo zuela. Jose bere bi semeekin, Manases eta Efraimekin, joan zitzaion. 48,1 Joseren bi semeak 41,50-52.
2 Jakob, Jose zetorkiola esan ziotenean, ahalegin handiz ohe gainean eseri zen.
3 Jakobek esan zion Joseri: «Luz-en 48,3 Luz: Betel-en izen zaharra (ik. 28,19). , Kanaan lurraldean, agertu zitzaidan Jainko ahaltsua eta bedeinkatu egin ninduen, 48,3 Luz-en Jainkoa agertu 35,6.11-12.
4 esanez: “Ondorengo ugari emango dizut eta herri askoren sortzaile bihurtuko zaitut. Zure ondorengoei lurralde honen jabetza emango diet betiko”. 48,4 Ondorengo ugari 12,2+. // lurraldea ondorengoei 12,7+.
5 Orain semetzat hartzen ditut, ni Egiptora etorri aurretik, hemen sortu zaizkizun Manases eta Efraim 48,5 Manases eta Efraim: Bi leinuren buru izango dira, hain zuzen, Manases eta Efraim; Josek, ordea, ez du bere izeneko leinurik izango. bi semeak, Ruben eta Simeon nire seme diren bezala.
6 Hauen ondoren izango dituzunak, berriz, zureak izango dira, eta Efraimi eta Manasesi utziko diedan ondarean izango dute parte.
7 Mesopotamiatik nentorrela hil zitzaidan Rakel, zure ama, Kanaan lurraldean, Efratara iritsi aurretik, eta han, Efratara, hots, Belenera, bidean 48,7 Belenera bidean: Rakelen heriotza 35,16-20 pasartean kontatzen da (ik. 35,16 oh.). ehortzi nuen». 48,7 Rakel hil 35,16-20.
8 Joseren semeak ikustean, Jakobek galdetu zuen:
–Zein dira hauek?
9 Josek erantzun:
–Jainkoak Egipton eman dizkidan semeak dituzu.
Jakobek esan zuen:
–Ekarzkidazu, arren, bedeinkatzeko. 48,9 Ekarri bedeinkatzeko Heb 11,21.
10 Jakobek, zahardadez begiak lausoturik, ezin zuen ikusi. Josek bere semeak aurrera eraman zizkionean, laztandu eta besarkatu egin zituen.
11 Gero, Joseri esan zion:
–Ez nuen espero zure aurpegia berriro ikustea, eta hara, zu ez ezik, zure ondorengoak ere ikusarazi dizkit Jainkoak.
12 Orduan, Jose, bere semeak aitaren belaun artetik 48,12 belaun artetik: Norbaitek umea belaun artean jartzea semetzat hartzen duela adierazteko keinua da (ik. 50,23). Jakobek semetzat hartuak ditu dagoeneko Joseren semeak, eta honek belaun artetik kentzen dizkio bedeinkaziorako prestatzeko. atera eta lurreraino makurtu zitzaion.
13 Gero, bere bi semeak harturik, hurbildu egin zizkion: Efraim bere eskuinean, Jakoben ezkerraldetik, eta Manases bere ezkerrean, Jakoben eskuinaldetik, jarri zituen.
14 Jakobek bere eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru gainean, eskuak gurutzatuz.
15 Eta honela bedeinkatu zuen Jose 48,15 bedeinkatu zuen Jose: Jakobek semeei ematen dien bedeinkazioa, Joseri berari emandakotzat jotzen da. :
«Nire guraso Abrahamek eta Isaakek
zerbitzatu duten Jainkoak,
jaio nintzenetik gaurdaino
artzain gisa gidatu nauen Jainkoak, 48,15 Jose bedeinkatu 49,22-26. // artzain gisa gidatu Jainkoak Sal 23,1+.
16 gaitz guztietatik
libratu nauen aingeruak 48,16 aingeruak: Hemen, Jakob bere ibilbideetan babestu duen Jainkoa bera adierazten du aingeruak (ik. 16,7 oh.). ,
bedeinka ditzala mutiko hauek!
Hauen bitartez oroituak bitez
nire izena
eta Abraham eta Isaak
nire gurasoen izenak.
Izan bezate munduan
ondorengo ugari».
17 Ohartu zen Jose aitak bere eskuineko eskua Efraimen buru gainean ezarria zuela, eta ez zion ongi iritzi. Hartu zion, bada, eskua Efraimen buru gainetik Manasesen gainera aldatzeko,
18 esanez:
–Hau ez, aita; bestea da lehen-semea; ezarri eskuina horren buru gainean.
19 Baina aitak, ezezkoa emanez, esan zion:
–Badakit, bai, seme. Manasesen ondorengoak ere herri handi izanen dira; baina anaia gazteena handiagoa izanen da, eta honen ondorengoek herri asko sortuko dituzte. 48,19 anaia gazteena handiago 25,23+.
20 Egun hartan, hain zuzen, bedeinkatu zituen Jakobek, esanez:
«Zuen izena aipatuko da
Israelen norbait bedeinkatzean.
Honela esango dute:
Egin dezala Jainkoak zurekin
Efraim eta Manasesekin egindakoa».
Efraim jarri zuen, beraz, Manasesen aurretik.
21 Gero, Jakobek Joseri esan zion: «Hara, laster hilko naiz ni. Baina Jainkoa zeuekin izango duzue eta zeuen arbasoen lurraldera itzularaziko zaituzte. 48,21 arbasoen lurraldera itzularazi 15,16; 46,4.
22 Zure ondarea zure anaiena baino hobea izango da: Sikem 48,22 Sikem: Hitzak, toki-izena izateaz gainera (ik. 12,6 oh.), bizkar ere esan nahi du eta muino (lurraren bizkarra ); dena den, esanahi garbikoa ez den esaldi honek adierazten du, anaien aldean Jakobek Jose hobesten duela. emango dizut, ezpataz eta uztaiaz amortarrei kendu nien hiria».
|