Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 50

Hasiera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

Jakobengatik dolua
50
1 Josek bere burua aitaren gainera bota zuen eta negarrez musukatu.
50,1 Jose aitaren heriotzakoan 46,4.
2 Gero, bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua baltsamatzeko agindu zien. Hala egin zuten haiek. 3 Berrogei egun eman zituzten zeregin horretan, horrenbeste egun behar baitira gantzuketarako.
Egiptoarrek dolu egin zuten hirurogeita hamar egunez.
4 Dolu-egunak amaitu zirenean, honela mintzatu zitzaien Jose faraoiaren jauregikoei: «Gogoko banauzue, esaiozue, arren, faraoiari: 5 Aitak zin eragin dit, bera hiltzean, Kanaan lurraldean duen hilobian ehortziko dudala. Emadazu orain aita ehorztera joateko baimena; itzuliko naiz gero».
50,5 Kanaango hilobian 47,29+; Eg 7,16.
6 Faraoiak erantzun zion: «Zoaz eta ehortzi aita, zin egin diozun bezala».
Jakoben hiletak
7 Jose bere aita ehorztera joan zen. Harekin batera joan ziren faraoiaren funtzionario guztiak, jauregiko eta Egipto osoko handiki guztiak; 8 baita Joseren etxeko guztiak ere, senideak eta aitaren familiakoak. Haurrak eta abereak besterik ez zuten utzi Goxen eskualdean. 9 Gurdi eta zaldunak ere bazihoazen. Berealdiko multzoa osatzen zuten!
10 Jordanez beste aldera dagoen Goren-Atadera
50,10 Goren-Atad: Toki ezezaguna.
iristean, hileta handi eta ospetsuak egin zituzten. Josek zazpi eguneko dolua egin zion aitari.
50,10 zazpi eguneko dolua 1 Sm 31,13.
11 Goren-Atadeko dolua ikustean, bertakoek, kanaandarrek, esaten zuten: «Egiptoarren dolu hau bai dela ospetsua!» Horregatik, Jordanez beste aldeko leku hari Abel-Mitzraim –hau da, «Egiptoarren dolu»– eman zioten izena.
12 Jakoben semeek aitak agindu bezala egin zuten.
50,12 aitak agindu bezala 49,29+.
13 Kanaanera eraman eta Makpela soroko harpean ehortzi zuten, Abrahamek Efron hititari, soroarekin batera, hilobitarako erosi zion harpean, Mambre parean.
14 Aita ehortzi ondoren, Egiptora itzuli zen Jose, bere anaiekin eta aita ehorztera joan ziren guztiekin.
Josek bere anaiak lasaitu
15 Aita hil ondoren, honela ziotsoten elkarri Joseren anaiek: «Beharbada, Josek begitan hartuko gaitu eta egin genion kaltearen ordaina itzuliko digu».
50,15 kaltearen ordaina Ik. 44,4+.
16 Beraz, mandatu hau helarazi zioten: «Gure aitak hil aurretik agindu digu, 17 zuri hau esateko: “Barkatu, mesedez, zure senideen hobena eta bekatua; kalte egin dizute, bai, baina orain barkatu beraien hobena zure aitaren Jainkoaren zerbitzari hauei”».
Hau entzutean, negar egin zuen Josek.
50,17 Josek negar 42,24+.
18 Gero, anaiek, berarengana joan eta lurreraino ahuspezturik, esan zioten:
– Zure esklabo gaituzu.
19 Josek erantzun zien:
–Ez izan beldur! Jainkoa ote naiz, bada, ni? 20 Egin nahi izan zenidaten kaltea Jainkoak on bihurtu du, jende asko salbatuz, gaur egun gertatzen den bezala.
50,20 kaltea on bihurtu Erm 8,28. // jende asko salbatuz 45,5+.
21 Beraz, ez izan beldur! Neuk emango dizuet jaten zeuei eta zeuen seme-alabei.
Honela lasaitu zituen Josek, hunkigarriro mintzatuz.
Joseren zahartzaroa eta heriotza
22 Josek eta bere aitaren familiakoek Egipton bizitzen jarraitu zuten. Ehun eta hamar urte bizi izan zen Jose, 23 eta Efraimen semeen semeak ezagutzera iritsi zen. Manasesen seme Makirren semeak ere bere semetzat hartu
50,23 bere semetzat hartu: H.h., bere belaunetan jaio (ik. 48,12 oh.).
ahal izan zituen.
24 Azkenik, honela mintzatu zitzaien Jose bere senideei: «Laster hilko naiz ni; baina Jainkoak zuen alde esku hartuko du eta lurralde honetatik eramango zaituzte, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez hitzemandako lurraldera
50,24 hitzemandako lurraldera: Beraz, Hasiera liburua lurraldearen agintzariaren –lehenengo Abrahami (15,13-14) eta gero Isaaki (26,4) eta Jakobi (28,13) eginaren– betetzea eta Irteeran gertatuko den askapena –hori ere Abrahami (15,13-14) eta Jakobi (46,4) agindua – iragarriz bukatzen da.
».
25 Era berean, zin eragin zien, esanez: «Jainkoak zuen alde esku hartuko duenean, eraman hemendik nire hezurrak
50,25 eraman hemendik nire hezurrak: Israeldarrek bete egingo dute agindu hau (ik. Ir 13,19).
».
50,25 eraman nire hezurrak Ir 13,19; Jos 24,32; Heb 11,22.
26 Ehun eta hamar urte zituela hil zen Jose. Baltsamatu eta hilkutxan ezarri zuten Egipton.
50,26 Ehun eta hamar urte Ik. 47,9+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats