Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Irteera 20,1-17

Irteera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40

Hamar aginduak
20
1 Jainkoak hitz hauek
20,1 hitz hauek: Hamar aginduak dira, dekalogoa. Dt 5,6-21 atalean beste era batean azaltzen dira. Hasiera batean, dekalogoa hamar formula laburrek osatzen zuten. Hebrearrek eta kristau-elizen tradizioek hamar aginduen banaketa era desberdinean egiten dute.
esan zituen:
20,1 Hamar aginduak Jr 7,9; Os 4,2; Mk 10,19; Erm 13,9.
2 «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena
20,2 atera zintuena: Herri osoa zu bakar bat bezala hartzen da aginduetan. Era berean, zu hori herritar bakoitza ere bada.
.
20,2 Neu nauzu Jauna 8,6+; Dt 5,6; Is 43,11; Sal 81,11. // esklabotzatik (Egiptotik) atera 13,3.14; Dt 5,6+; Jos 24,17; Ep 6,8; Jr 34,13; Mi 6,4.
3 «Ez izan ni beste jainkorik.
20,3 Ez izan beste jainkorik 34,14; Os 13,4; Sal 81,10.
4 «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. 5 Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra
20,5 Jainko jeloskorra: Jainkoa jeloskorra dela esatea bere ondoan beste jainkorik ez duela onartzen esatea da, bera bakarrik aitortu eta zerbitzatu behar duela Israelek (ik. 34,14; Dt 4,24; 6,15).
bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;
20,5 Jainko jeloskorra 34,14; Dt 4,24. // hirugarren eta laugarren belaunaldiraino 34,7; Zen 14,18-19; Dt 7,9-10.
6 baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
7 «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.
20,7 Ez erabili alferrik… Lb 19,12; Mt 5,33; 7,21.
8 «Gogoan izan larunbata
20,8 larunbata: Larunbata, atseden-eguna, Jaunak kreazioa burutu ondoren hartu zuen atsedenaren oroigarri da. Larunbataren beste zenbait motibazio Ir 23,12 eta Dt 5,12-15 tx.etan ditugu.
, Jaunari sagaratzeko.
20,8 Errespetatu larunbata (zazpigarren eguna) 16,23.29; 31,12-17; 35,1-3; Lb 19,3; 23,3; Dt 5,12. Ik. Zen 15,32-36; Lk 13,10-16.
9 Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; 10 baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere. 11 Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.
20,11 zazpigarren egunean atseden Has 2,2-3.
12 «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.
13 «Ez hil inor.
14 «Ez egin adulteriorik.
15 «Ez ostu
20,15 Ez ostu: Debeku honek zuzenean hauxe galarazten du: esklabo bihurtzeko pertsonak bahitzea (ik. 21,16). Hala ere, bidezko da agindua edozein lapurretari buruz ulertzea.
.
20,15 Ez ostu (bahitu) 21,16; Lb 19,11; Dt 24,7; Sal 50,18.
16 «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
20,16 Ez gezurrezko testigantzarik 23,1-3; Lb 19,15-16; Sal 50,19-20.
17 «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».
20,17 Ez gutiziatu Is 5,8; Mi 2,2.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats