Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 41

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

41
1 «Haren aurrean kito segurtasuna,
hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko.
2 Inor ez da hura zirikatzera ausartzen.
Nor ausartuko da, bada, niri aurre egitera?
41,2 Nor ausartuko niri aurre egitera? 9,4; 40,4; Lb 26,21.23.27; Na 1,6.
3 Nork eman dit lehenengo, nik itzuli behar izateko?
Zerupean dagoen guztia neurea dut.
41,3 Nork eman lehenengo? Erm 11,35. // zerupeko guztia neurea 34,13; Ir 9,29+; 1 Ko 10,26+.

4 «Haren gorputz-atalez hitz egiten jarraituko dut,
haren balentria eta gorpuzkera ederra azalduko.
5 Nork kenduko dio bere larru-jantzia,
zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?
6 Nork zabalduko dizkio muturreko bi ateak,
hagin beldurgarriz inguraturik dituenak?
7 Babeskiak lerrokatuta dituela ematen du bizkarrak,
zirrikiturik gabe, zigiluz itxita bezala.
8 Hain estu dituenez batzuk besteen kontra,
ez zaio haizerik ere sartzen:
9 bakoitza ondokoari itsatsia du,
elkarri atxikiak, ezin bereiziak.
10 Haren doministikuek su-argia botatzen dute,
begiek egunsentiak bezala dir-dir egiten.
11 Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio,
su-txinpartek ihes egiten.
12 Kea irteten zaio sudurretik,
bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.
13 Haren arnasak ikatzak goritzen ditu
eta eztarri-zulotik sugarrak irteten.
14 Hain indartsua duenez sama,
izu-ikaratu egiten du aurrean duen guztia.
15 Trinkoa du haragia,
estu-estua eta mugigaitza.
16 Harria bezain gogorra du bihotza,
errotarria bezain gogorra.
41,16 Harria bezain gogorra bihotza Ik. Ez 11,19; 36,26.
17 Jaikitzen denean,
beldurrak hartzen ditu adoretsuenak
41,17 adoretsuenak: Honela ere itzuli ohi da: heroiak, jainkoak.
,
izuak jota uzten.
18 Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten,
ezta lantzak, azkonak eta geziak ere.
19 Burdina ihia bezalakoa da harentzat,
brontzea egur ustela.
20 Geziek ez diote ihes eragiten,
habaila-harriak lasto bihurtzen zaizkio.
21 Mazoa lasto iruditzen zaio,
gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.
22 Azpialdea teila zorrotzez estalia du,
area bailitzan ibiltzen da buztinetan.
23 Pertza bezala jartzen du irakiten ur azpia,
lurrinontzian bezala lurrinarazten gaineko ura.
41,23 ura irakiten jartzen Ez 29,3; 32,2.
24 Bere atzetik argi-uhara uzten du ur gainean,
urak artile zuriz bezala estaliz.
25 Lehorrean ere ez du parekorik
41,25 ez du parekorik: H.h., mendera dezakeenik.
zeharo izukaitz baita sortzez.
26 Aurre egiten die ausartenei,
bera da basapiztia guztien errege».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats