3 Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea 18,3 tenpluko gudari-taldea: Jatorrizkoak dakarren hitzak normalean erromatar gudarosteko sail bat, 1.000 soldadukoa, adierazten du. Baina juduek ere bazituzten beren guardiak tenpluan, eta ez dirudi Jesusen atxiloketan erromatarrek parte hartu zutenik. eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen. 18,3 guardiak harturik 7,32.45.
4 Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:
–Noren bila zatozte? 18,4 gertatuko zitzaiona jakin 13,1.3.
5 Erantzun zioten:
–Jesus Nazaretarraren bila.
Hark, orduan:
–Neu naiz.
Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.
6 Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren.
7 Berriro galdegin zien Jesusek:
–Noren bila zatozte?
Haiek erantzun:
–Jesus Nazaretarraren bila.
8 Eta Jesusek:
–Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.
9 Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu». 18,9 bat ere ez galdu 6,39+.
10 Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena. 18,10 ezpata atera Lk 22,36.38.
11 Jesusek esan zion Pedrori: «Itzuli ezpata zorrora. Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina 18,11 edari samina: H.h., kopa/edalontzia; ik. Mk 10,38 oh. ?» 18,11 edari samina edan Mt 20,22; 26,39; Mk 10,38; 14,36; Lk 22,42.
Jesus Anasen aurrean
12 Orduan, gudari-taldeak bere buruzagiarekin eta judu-agintarien guardiek Jesus preso hartu zuten eta, loturik,
|