Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Joan 2,1-11

Joan :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

JESUSEN MIRARIZKO SEINALEAK (2,1–12,50)
Ezteiak Galileako Kanan
2
1 Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama.
2,1 Kana 4,46.
2 Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. 3 Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi:
–Ez dute ardorik.
4 Jesusek erantzun zion:
–Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua
2,4 Utz nazazu bakean, emakume: H.h., Zer zuri eta niri, emakume? Esamoldea sarri samar erabiltzen da I.Z.ean nahiz I.B.an, eta normalean desadostasuna adierazten du (ik. Mk 1,24), asmo jakin batean bat ez etortzea. Kasu honetan Zer axola zaizu zuri? edo Ez zaitez nire arazoetan sar ere itzul zitekeen. // emakume: 19,26 atalean ere emakume deitzen dio Jesusek bere amari. Testu bi hauek hertsiki elkarloturik daude. 19,26 atalean ulertzen du Mariak Kanan ulertu ez zuena. // nire ordua: Jesusen ordua bere bizitzako unerik garrantzitsuena da, beraren jainkozko aintza azalduko den unea: Jesusen ordua beraren heriotzarekin lotua dago Ebanjelioan (ik. 12,23; 13,1; 17,1).
.
5 Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena».
2,5 Egin horrek esana Has 41,55.
6 Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza.
2,6 garbikuntzetarako 3,25; Mk 7,3-4.
7 Jesusek esan zien zerbitzariei:
–Bete ontziak urez.
Haiek goraino bete zituzten. 8 Orduan, esan zien:
–Atera pixka bat eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten haiek.
9 Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin 10 eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».
11 Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.
2,11 lehen mirarizko seinalea 4,54. // bere aintza agertu 1,14; 12,41; Is 60,1-2; Lk 9,32.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats