Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Joan 9,1-44

Joan :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Jesusek itsu jaiotakoa sendatu
9
1 Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek. 2 Eta ikasleek galdegin zioten:
–Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?
9,2 bekatua eta zigorra Ir 20,5; Ez 18,20; Lk 13,2-4.
3 Jesusek erantzun zien:
–Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.
9,3 ager daitezen 11,4.
4 Egun-argi den bitartean, bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin.
9,4 Aitaren egintzak 5,17.
5 Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz.
9,5 munduaren argia 8,12+.
6 Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.
9,6 listua Mk 8,23.
7 Gero, esan zion:
–Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura
9,7 Siloeko ur-putzua: Jerusalemen hego-ekialdean zegoen, hiriko harresien barrutik. Bertatik ateratzen zen ura Etxola Jaietan (ik. Jn 7,37-39).
(Siloek «Bidalia» esan nahi du).
Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.
9,7 Zoaz garbitzera 2 Erg 5,10.
8 Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek esaten zuten:
–Ez al da hau eserita eskean egoten zena?
9 Batzuek zioten:
–Bai, huraxe da.
Beste batzuek, berriz:
–Ez, ez da hura, haren antzeko bat baino.
Berak, ordea, zioen:
–Bai, neu nauzue.
10 Haiek galdetu zioten:
–Nola ikusten duzu, bada, orain?
11 Hark erantzun zien:
–Jesus delakoak listuaz lohia egin du, begiak igurtzi dizkit eta agindu: «Zoaz Siloera eta garbitu han»; joan, garbitu eta ikusten hasi naiz.
12 Orduan, galdegin zioten:
–Non da orain gizon hori?
Hark erantzun:
–Ez dakit.
Fariseuak sendakuntza ikertzen
13-14 Larunbata zen Jesusek lohia egin
9,13-14 lohia egin: Larunbatez galarazita zegoen lana zen (ik. 6. tx.).
eta begiak ireki zizkion eguna. Horregatik, fariseuengana eraman zuten itsu izandako hura,
9,13-14 Larunbatez 7,23+.
15 eta fariseuek berriro galdegin zioten ea nola hasi zen ikusten. Hark erantzun zien:
–Lohia ezarri zidan begietan, garbitu nintzen eta ikusi egiten dut.
16 Orduan, fariseuetariko batzuek zioten:
–Gizon hori ez dator Jainkoarengandik, ez baitu atseden-eguna errespetatzen.
Beste batzuek, berriz, zioten:
–Nola egin lezake bekatari batek horrelako mirarizko seinalerik?
Eta ez zetozen bat beren iritzietan.
9,16 larunbata atseden-egun 5,16.18. // eztabaidak Jesusi buruz 7,43+.
17 Orduan, berriro galdetu zioten itsuari:
–Eta zuk, zer diozu begiak ireki dizkizunaz?
Hark erantzun:
–Profeta dela.
9,17 Jesus profeta 4,19+.
18 Judu-agintariek, ordea, ez zuten sinetsi nahi gizon hura itsu izan eta gero ikusten hasi zenik. Beraz, haren gurasoei deitu 19 eta galdegin zieten:
–Hau al da zuen semea, itsu jaio zela diozuena? Nola ikusten du, bada, orain?
20 Gurasoek erantzun zieten:
–Guk dakiguna da gure semea dela eta itsu jaio zela; 21 baina orain nola ikusten duen edo begiak nork ireki dizkion, hori ez dakigu. Galdegin berari, badu adina-eta bere buruaren berri emateko.
22 Gurasoek agintarien beldur zirelako erantzun zuten horrela, ordurako agintariek erabakia baitzuten Jesus Mesias zela aitortzen zuena beren elkartetik botatzea.
9,22 agintarien beldurrez 7,13+. // elkartetik bota 12,42; 16,2.
23 Horregatik esan zuten gurasoek: «Badu adina, galdegin berari».
24 Agintariek itsu izandakoari bigarren aldiz dei egin eta esan zioten:
–Aitortu egia Jainkoaren aurrean
9,24 Aitortu egia Jainkoaren aurrean: H.h., Eman aintza Jainkoari. Formula hau zinez egia esanarazteko erabili ohi zen (ik. Jos 7,19).
. Guk badakigu gizon hori bekatari dela.
9,24 Aitortu egia Jos 7,19; Ap 11,13.
25 Hark erantzun zien:
–Ez dakit bekatari den ala ez. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsu nintzela eta orain ikusi egiten dudala.
26 Haiek, berriro:
–Zer egin dizu? Nola ireki dizkizu begiak?
27 Eta hark erantzun:
–Esan dizuet, eta ez didazue jaramonik egin. Zergatik nahi duzue berriro entzun? Zuek ere haren ikasle izan nahi duzue, ala?
28 Haiek irainez bete eta esan zioten:
–Zeu zara, zu, haren ikasle; gu Moisesen ikasle gara. 29 Guk ziur dakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola, baina hori nongoa den ere ez dakigu.
9,29 nongoa Jesus 7,27+.
30 Hark ihardetsi zien:
–Hori bai harrigarria! Zuek nongoa den ere jakin ez, eta horrek niri begiak ireki. 31 Jakina da Jainkoak ez diola bekatariari entzuten, baizik eta berari begirune izan eta beraren nahia betetzen duenari entzuten diola Jainkoak.
9,31 Jainkoak ez dio bekatariari entzuten Is 1,15; Sal 66,18. // beraren nahia betetzen duenari Sal 34,15; Es 15,29; 1 J 3,22.
32 Egundaino ez dugu entzun itsu jaiotako bati inork begiak ireki dizkionik. 33 Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.
9,33 ezin ezer ere egin 3,2+.
34 Haiek erantzun zioten:
–Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zu guri irakatsi nahian?
Eta elkartetik kanpora bota zuten.
9,34 bekatari jaioa 9,2; Sal 51,5.
Bihotzeko itsukeria
35 Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion:
–Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?
9,35 Gizonaren Semea 3,14-15; Mt 8,20+.
36 Hark erantzun:
–Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.
37 Jesusek esan zion:
–Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.
9,37 Zurekin ari dena 4,26.
38 Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion:
–Sinesten dut, Jauna.
39 Ondoren, esan zuen Jesusek:
–Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.
9,39 auzitan jartzera 5,22+.
40 Jesusekin zeuden fariseuetako batzuek, hori entzunik, esan zioten:
–Gu ere itsu ote gara?
9,40 juduak itsu Mt 15,14; 23,26.
41 Jesusek erantzun zien:
–Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.
9,41 ez zenukete bekaturik 15,22.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7