Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Lebitarrena 15

Lebitarrena :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27

Gizonezkoaren sexu-kutsadura
15
1 Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni: 2 亟san israeldarrei: Gizonezkoa, sexu-jarioa duenean, kutsatu bihurtzen da.
15,2 sexu-jarioa Zen 5,2; 2 Sm 3,29.
3 Nahiz hazia kanpora isuri nahiz barruan geratu, sexu-jarioa beti da kutsagarria, eta gizona kutsatu bihurtzen du. 4 Jariodunak erabilitako etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da. 5 Jariodunaren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 6 Jariodunak erabilitako eserlekuan esertzen denak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 7 Jarioduna bera ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 8 Jariodunak garbi dagoen norbaiti listua botatzen badio, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 9 Jariodunak zaldiz ibiltzean erabilitako zela kutsatua geldituko da. 10 Jariodunak azpian edukitako zernahi ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsa arte. 11 Aurrez eskuak uretan garbitzeke, jariodunak norbait ukitzen badu, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 12 Jariodunak ukitutako buztinezko ontzia hautsi egingo da; zurezkoa uretan garbituko da.
13 便utsatzen zuen sexu-jarioa amaitu eta gero, zazpi egun itxaron beharko du gaixoak berriro garbi geratzeko; arropak garbituko ditu, ur bizitan bainatu eta garbi geldituko da. 14 Zortzigarren egunean, bi usapal edo bi usakume harturik, Jaunaren aurrera, elkarketa-etxolaren sarrerara, joango da eta apaizari emango dizkio. 15 Apaizak bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu. Honela, jariodunaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean.
16 信azi-isuria duen gizonezkoa bainatu egingo da eta kutsaturik geldituko arratsa arte.
15,16 Hazi-isuria Dt 23,11-12.
17 Hazia gainera erori zaion arropa nahiz larrua uretan garbituko da eta kutsaturik geldituko arratsa arte.
18 亮izon-emakumeak, sexu-harremanak izan dituztenean, bainatu egingo dira eta kutsaturik geldituko arratsa arte.
15,18 sexu-harremanak kutsagarri Ir 19,15; 1 Sm 21,5-6; 2 Sm 11,11.
Emakumearen sexu-kutsadura
19 信ilerokoa izanik, odoljarioa duen emakumea zazpi egunez geldituko da kutsaturik; emakumea ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsa arte. 20 Hilerokoa izanik erabiltzen duen etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da. 21 Haren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 22 Hark erabilitako eserlekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 23 Hura etzanda edo eserita egondako lekuan dagoen edozer gauza kutsaturik geldituko da arratsa arte. 24 Aldi horretan emakumearekin etzaten den gizonezkoa haren lohidura beraz kutsatzen da, eta zazpi egunez geldituko da kutsaturik; erabiliko duen etzalekua ere kutsatua geldituko da.
25 信ilerokoaz kanpo edo hilerokoan ohi den baino luzaroago odoljarioa duen emakumea, kutsaturik geldituko da odoljarioak dirauen bitartean, hilerokoan bezala.
15,25 odoljarioa Mt 9,20.
26 Odoljarioak dirauen bitarte osoan erabiltzen duen etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da, hilerokoan bezala. 27 Horiek ukitzen dituena kutsatu bihurtzen da; arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.
28 保doljarioa amaitu eta gero, zazpi egun itxaron beharko du emakumeak, berriro garbi geratzeko. 29 Zortzigarren egunean, bi usapal edo bi usakume hartuko ditu eta apaizari eramango dizkio, elkarketa-etxolaren sarrerara. 30 Apaizak bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu. Honela, emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean, kutsatzen zuen odoljarioagatik.
15,30 emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea 2 Sm 11,4.
31 亟z daitezela axolagabe izan israeldarrak beren kutsadurei dagokienez, haien artean dudan bizilekua kutsatzeagatik hil ez daitezen.
15,31 Jauna israeldarren artean bizi 26,11-12; Zen 5,3; Ez 43,9. Ik. 2 Ko 6,16.
32 信ori da kutsagarri diren sexu-jarioari eta hazi-isurketari buruzko legea, 33 hilerokoa duen emakumeari eta kutsaturik dagoen emakumearekin etzaten den gizonezkoari dagokien legea.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats