Kultu debekatuak
20
1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2 «Esan israeldarrei: Norbaitek, israeldarra nahiz Israelen bizi den etorkina izan, seme-alabaren bat Molok 20,2 Molok: Ik. 18,21 oh. jainkoari oparitan eskaintzen badio, heriotza-zigorra izango du: harrika hilko du herriko jendeak. 20,2 umeak opari eskaini 18,21+.
3 Neure aldetik, aurpegi emango diot horrelakoari eta herritik bota egingo dut, bere semea nahiz alaba eskaintzean nire santutegia kutsatu baitu eta nire izen santua profanatu. 20,3 nire izena profanatu 18,21+.
4 Eta herriko jendeak ez ikusiarena egiten badu, hori egin duena heriotzara ez ematearren,
5 neuk esku hartuko dut haren kontra eta haren familiaren kontra: bota egingo ditut herritik, bai bera, bai berarekin batera Moloki kultua emanez desleial izango 20,5 desleial izan: Ik. 17,7 oh. zaizkidan guztiak.
6 «Aurpegi emango diot nekromante eta igarleengana jotzen duenari ere eta bota egingo dut herritik, idolatriaren pareko baita jokaera hori. 20,6 Ez jo nekromante eta igarleengana 19,31+.
7 «Gorde garbi zeuen burua, santu izan zaitezten, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa. 20,7 santu izan 11,44+.
Sexu-harreman debekatuak
8 «Bete arretaz nire legeak. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratu zaituztena. 20,8 neuretzat sagaratu 20,26; 21,8.15.23; 22,9.32.
9 «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua 20,9 berea heriotzaren errua: H.h., bere gain beraren odola (eroriko da). . 20,9 aita-amak madarikatu Ik. 19,3+.
10 «Norbaitek beste baten emaztearekin adulterioa egiten badu, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. 20,10 adulterioa egin 18,20+; Dt 22,22; Jn 8,2-11.
11 «Norbait aitaren emazte batekin oheratzen bada, aita desohoratzen du: heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua. 20,11 aitaren emaztearekin 18,8+.
12 «Norbait errainarekin oheratzen bada, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua, egin duten ustelkeriagatik. 20,12 errainarekin 18,15+.
13 «Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua. 20,13 gizonezkoarekin 18,22+.
14 «Norbait emakume batekin eta beronen amarekin ezkontzen bada, itsuskeria egiten du: erre egingo dituzte bera eta bi emakumeak. Ez da horrelako itsuskeriarik izango zuen artean. 20,14 emakume batekin eta amarekin 18,17+.
15 «Norbaitek abere batekin haragizko bekatua egiten badu, heriotza-zigorra izango du, eta aberea ere hil egingo dute. 20,15 aberearekin 18,23+.
16 Era berean, emakumea abere batekin elkar batzen bada, heriotzara emango dituzte emakumea eta aberea. Berena izango dute heriotzaren errua.
17 «Norbait bere arrebaordearekin, aitaren nahiz amaren alabarekin, ezkontzen bada eta sexu-harremanak badituzte, lotsagarrikeria egiten dute eta herriaren begi-bistan zigortuko dituzte. Bere arrebaordearekin sexu-harremanak dituenak bere erruaren ondorenak jasan beharko ditu. 20,17 arrebaordearekin 18,9+.
18 «Norbaitek hilerokoa duen emakumearekin oheratu eta sexu-harremanak baditu, agerian jartzen du –eta emakumeak berak ere bai– odoljarioaren iturria. Beraz, herritik bota egingo dituzte. 20,18 hilerokoa duen emakumearekin 18,19+.
19 «Ez izan sexu-harremanik ez aitaren arrebarekin, ez amaren ahizparekin. Odol berekoak direnez gero, beren erruaren ondorenak jasan beharko dituzte biek. 20,19-20 izebarekin 18,12-14+.
20 «Norbait izebarekin oheratzen bada, osaba desohoratzen du. Beren bekatuaren ondorenak jasan beharko dituzte: seme-alabarik gabe hilko dira.
21 «Norbait koinatarekin ezkontzen bada, nazkagarrikeria egiten du; anaia desohoratu duenez gero, ez dute ondorengorik izango. 20,21 koinatarekin 18,16+.
22 «Bete arretaz nire lege eta erabaki guztiak. Horrela, bizitzera eramango zaituztedan lurraldeak ez zaituzte okaztatu eta kanpora botako. 20,22 lurraldeak okaztatu 18,25+.
23 Ez bizi zuen aurretik botatzen ditudan herrien legeen arabera; horrelako gauzak egin dituztelako, hain zuzen, ezin jasan izan ditut. 20,23 Ez bizi herrien arabera 18,3+.
24 Zuei, berriz, haien lurraldearen jabe izango zaretela hitzeman dizuet. Neuk emango dizuet jabetzan eztia eta esnea darizkion lurralde 20,24 eztia… lurraldea: Ik. Ir 3,8 oh. hori.
«Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, beste herrietatik bereizi zaituztena. 20,24 lurraldearen agintzaria 14,34+.
25 Beraz, zuek ere bereizi egingo dituzue abere garbiak kutsatuetatik, hegazti garbiak kutsatuetatik. Ez dezazuela bihur zeuen burua higuingarri, abereak, hegaztiak eta narraska dabiltzan piztiak direla eta; neuk egin dut bereizketa, kutsatuak zein diren jakin dezazuen.
26 «Izan zaitezte niretzat sagaratuak, ni, Jauna, santua bainaiz, eta herri guztien artetik bereizi baitzaituztet nireak izateko. 20,26 Izan niretzat sagaratuak 11,44+.
27 «Nekromante- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du: harrika hilko dituzte. Berena izango dute heriotzaren errua». 20,27 Nekromante edo igarle 19,31+.
|