Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Lukas 15, 1-3.11-32

Lukas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Ardi galduaren parabola
(Mt 18,12-14)
15
1 Zergalari eta bekatari
15,1 Zergalari eta bekatari: Ik. Mk 2,15 oh.
guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera,
15,1 Zergalari Mt 5,46+. // Zergalari eta bekatari 5,30; 7,34+.
2 eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!»
3 Jesusek parabola hau esan zien:
Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola
15,11 Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola: Tradizioz Seme galduaren parabola deitzen zaio. Hala ere, seme zaharrenak gazteenak hainbat garrantzi du parabolaren dinamikan, eta bi semeak baino gehiago Aita errukitsuak.
11 Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen. 12 Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.
13 «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. 14 Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. 15 Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain
15,15 txerrizain: Degradaziorik handiena judu batentzat, txerria abere kutsatutzat baitzeukaten (ik. Dt 14,8).
.
15,15 txerrizain Dt 14,8.
16 Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. 17 Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! 18 Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren
15,18 Jainkoaren: H.h., zeruaren. Jainkoaren izen esanezina adierazteko itzulingurua; berdin 21. tx.ean ere.
eta zure kontra. 19 Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”.
20 «Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion.
15,20 aitaren errukia Is 49,14-16; 55,7; Jr 3,12-13; 31,20.
21 Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. 22 Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak
15,22 eraztuna eta oinetakoak: Eraztuna aginpidearen ezaugarri da, eta oinetakoak gizon libreak daramatza, esklaboak ez.
; 23 ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; 24 zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten.
15,24 hilda nuen eta piztu egin zait 15,32; Ef 2,1.5; 5,14.
25 «Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. 26 Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. 27 Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. 28 Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. 29 Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; 30 eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. 31 Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! 32 Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”»
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7