Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Lukas 17:22-37

Lukas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

22 Gero, ikasleei esan zien: «Iritsiko zaizue Gizonaren Semearen etorrerako egun bat bederen ikusi nahi izango duzuen garaia, baina ez duzue ikusiko.
17,22 Gizonaren Semea 5,24+.
23 Orduan, “Hona hemen, hara han” esango dizuete. Baina zuek ez joan, ez atera atzetik lasterka.
17,23 Ik. 17,21; Mk 13,21. // ez joan atzetik 21,8-9.
24 Izan ere, tximistak une batean zerualde batetik besteraino distira egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea etorriko den egunean.
17,24 Gizonaren Semearen etorrera Mt 10,23+.
25 Baina aurretik asko sufritu behar du, eta gizaldi honek gaitzetsi egingo du.
17,25 asko sufritu behar du 9,22+.
26 «Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen garaian ere.
17,26 Noeren garaia Has 6,9-13.
27 Jan-edanean ziharduen jendeak, eta ezkondu egiten ziren, Noe ontzian sartu zen arte; baina etorri zen uholdea eta denak galdu zituen.
17,27 etorri zen uholdea Has 6,13–7,24; 2 P 2,5; 3,6.
28 «Gauza bera gertatu zen Loten garaian ere: jan eta edan, saldu eta erosi, landatu eta eraiki egiten zuen jendeak;
17,28 Loten garaia Has 19,1-29.
29 baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufrezko euria egin zuen zerutik eta denak galdu zituen.
17,29 sua eta sufrea zerutik Has 19,24+.
30 «Hala gertatuko da Gizonaren Semea agertuko den egunean ere. 31 Egun hartan, etxe gainean dagoena eta bere gauzak etxean dituena ez bedi hartzera jaits; era berean, soroan dena ez bedi atzera itzul.
17,31 etxe gainean dagoena 21,21; Mt 24,17-18; Mk 13,15-16. // ez atzera itzuli Has 19,17. Ik. Jr 48,6; 49,8; 51,6.
32 Oroitu Loten emazteaz.
17,32 Loten emaztea Has 19,26.
33 «Bere bizia segurtatu nahi duenak galdu egingo du; galtzen duenak, berriz, onik aterako du.
17,33 bizia galdu, segurtatu 9,24+.
34 Egia esan, gau hartan bi egongo dira ohe berean: bata eraman eta bestea utzi egingo dute. 35 Bi emakume ariko dira batera ehotzen: bata eraman eta bestea utzi egingo dute». ( 36  
17,36 Tx. hau eskuizkriburik zaharren eta hoberenetariko askotan falta da. Honela dio: Bi gizon izango dira soroan, bata eraman eta bestea utzi egingo dute (ik. Mt 24,40).
).
37 Ikasleek galdetu zioten, orduan:
–Non izango da hori, Jauna?
Jesusek erantzun zien:
–Sarraskia non, han biltzen dira putreak.
17,37 Sarraskia, putreak Mt 24,28+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7