Jesusen Jaiotza
2
1 Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak 2,1 Augusto: Erromako enperadore izan zen K.a. 29tik K.o. 14ra. .
2 Lehen erroldatze hau Siriako 2,2 Siria: Erromatar probintzia; honen barnean zegoen Palestina ere Jesusen garaian. gobernari Kirino zela egin zen.
3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira.
4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen 2,4 Daviden jatorrikoa 1,27.
5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen. 2,5 Maria haurdun 1,31.
6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta
7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.
Aingeruak eta artzainak
8 Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.
9 Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren, 2,9 Jaunaren aingerua Mt 1,20+. // Jaunaren aintza 9,26.32; 21,27; 24,26.
10 eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere: 2,10 Ez beldurtu 1,13+. // berri ona 1,19+. // poza 1,14+.
11 Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian. 2,11 Salbatzailea: a) Jainkoa 1,47; Dt 32,15; 1 Sm 10,19; Sal 24,5; 27,1.9; 62,2-3; 1 Tm 1,1; Tt 1,3. b) Jesus Jn 4,42; Eg 5,31; 13,23; Ef 5,23; Flp 3,20; 2 Tm 1,10; Tt 1,4; 2,13; 2 P 1,1. // Mesias 2,26; 4,41; 9,20; 22,67; 23,2.35.39; 24,26.46; Mt 2,4+; Mk 1,1+.
12 Eta hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana». 2,12 seinalea 2,7.
13 Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz:
14 «Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!» 2,14 Ik. 19,38. // bakea 1,79+.
|