Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Lukas 8,26-39

Lukas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Jesusek Gerasako deabruduna sendatu
26 Gerasatarren
8,26 Gerasatarren: Ik. Mk 5,1 oh. Zenbait eskuizkribuk gergesearren edo gadaratarren dio.
lurraldera, Galileaz beste aldeko aintzira-bazterrera, iritsi ziren. 27 Jesus lehorrera jaitsi orduko, herriko gizon bat, deabruduna, atera zitzaion bidera; aspalditik jantzi gabe zebilen, eta ez zen etxean bizi, hilobietan baizik.
8,27 deabruduna 4,41+.
28 Jesus ikustean, oihuka hasi eta, aurrean ahuspezturik, deiadarka esan zuen:
–Zer duzu nirekin, Jesus, Goi-goikoaren Seme horrek? Arren, ez nazazu oinazetu.
8,28 Zer duzu nirekin Mt 8,29+. // Goi-goikoaren Seme 1,32+.
29 Izan ere, gizon harengandik irteteko agindua baitzion Jesusek espiritu gaiztoari. Zeren sarritan hartzen baitzuen deabruak bere menpe; eta, zaintzeko girgiluz eta katez lotzen bazuten ere, lokarriak hautsi egiten zituen, eta deabruak toki bakartietara bultzatzen zuen.
30 Orduan, Jesusek galdetu zion:
–Nola duk izena?
Hark erantzun:
–Taldea
8,30 Taldea: H.h., Legioa; ik. Mk 5,9 oh.
.
Deabru asko baitziren harengan sartuak.
8,30 Deabru asko 8,2; 11,26.
31 Eta leize-zulora ez bidaltzeko
8,31 Beldur dira deabruak beren bizilekua duten lur azpiko mundura bidaliko dituen (ik. Ap 9,1; 11,7).
erregutu zioten Jesusi.
32 Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Haietan sartzen uzteko erregutu zioten deabruek Jesusi. Honek baimena eman zien. 33 Deabruak gizonarengandik atera eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta ito. 34 Gertatua ikustean, txerrizainek ihes egin eta herrian eta auzoetan berria zabaldu zuten. 35 Orduan, zer gertatu ote zen ikustera irten zen jendea. Jesusen ondora iristean, han aurkitu zuten Jesusen oinetan eseria
8,35 Jesusen oinetan eseria: Xehetasun hau Lukasenean bakarrik azaltzen da; ik. 10,39 oh.
deabruak atera zitzaizkion gizona, jantzirik eta bere onean, eta biziki izutu ziren. 36 Gertatua ikusi zutenek deabruduna nola sendatua izan zen kontatu zioten jendeari. 37 Orduan, Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik alde egiteko eskatu zion Jesusi, beldurrak jota baitzeuden. Jesus ontziratu eta itzuli egin zen.
38 Deabruak atera zitzaizkion gizonak berarekin ibiltzen uzteko eskatu zion; baina Jesusek bidali egin zuen, esanez: 39 «Itzul zaitez etxera, eta konta ezazu Jainkoak egin dizun guztia».
Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats