Buruzagien aurka
3
1 Zuei diotsuet,
Jakoben ondorengoen buruzagioi,
Israelgo agintarioi:
«Ez al dagokizue zuei
zuzenbideaz arduratzea? 3,1 zuzenbidearen arduradun Os 5,1+.
2 Baina ez: ongia gorroto
eta gaizkia maite duzue.
Larrua kentzen diozue jendeari,
eta hezur hutsetan uzten». 3,2 ongia gorroto, gaizkia maite Ik. Is 5,20; Am 5,15.
3 Nire herriaren haragia jaten dute,
larrua kentzen diote,
eta hezurrak apurtzen;
eltzerako haragia 3,3 haragia: Grekozko itzulpenaren arabera erantsia. bezala
puskatzen dute,
lapikorako okela bezala. 3,3 jendea xehatu Is 3,15; Ez 34,10.
4 Beraz, Jaunak ez die entzungo,
oihu egingo diotenean;
aurpegia gorde egingo die orduan,
beren egintza gaiztoengatik. 3,4 ez die entzungo 3,7; Is 1,15; 59,2; Jr 11,11.
Herria engainatzen duten profeten aurka
5 Honela dio Jaunak
nire herria desbideratzen duten
profetei buruz:
«Jatekoa ematen dietenei
bakea iragartzen diete;
ahora ezer ematen
ez dietenei, berriz, gerra santua. 3,5 herria desbideratzen duten profetak Jr 14,13-16; 23,13-22; Ez 13,10.16.
6 Horregatik, ikuskarien ordez
gau beltza izango dute,
igarpenen ordez iluna.
Eguzkia sartu egingo da
profeta horientzat,
eta eguna ilundu». 3,6 ikuskarien ordez iluna Za 13,4-5. Ik. Jr 23,12.
7 Ikusleak lotsatu egingo dira,
igarleak ahalkez gorrituko;
ahoa itxi egingo dute denek 3,7 ahoa itxi egingo dute denek: H.h., denek biboteak estaliko dituzte. ,
ez baitute
Jainkoaren erantzunik izango.
8 Ni, ordea,
Jaunaren espirituaz betea nago,
haren indar, zuzentasun
eta kemenaz betea,
Jakoben ondorengoei
beren errebeldia
eta Israeli bere bekatua adierazteko.
Jerusalemen hondamendia iragarri
9 Entzun hau,
Jakoben herriaren buruzagiok,
Israelgo agintariok,
zuzentasuna higuintzen
eta zuzenbidea okertzen duzuenok: 3,9 zuzenbidea okertu Am 2,6-7+; 5,7+.
10 odolaz eraikitzen duzue Sion,
bidegabekeriaz Jerusalem. 3,10 odolaz hiria eraiki Hab 2,12+.
11 Buruzagiek eskupekoaren truke
epaitzen dute,
apaizek soldatagatik irakasten,
profetek diru-ordainetan iragartzen;
eta, halere,
Jaunarengan babesten dira, esanez:
«Ez al dugu, bada, Jauna geurekin?
Zoritxarrak ez gaitu joko». 3,11 arduradunen saldukeria 7,3; Is 1,23; Ez 13,19. // Jauna gurekin Ik. 2,7; Jr 7,3-10. // Zoritxarrik ez Jr 5,12.
12 Horregatik, zuen erruz,
goldalur bihurtuko da Sion,
harri-pila Jerusalem,
baso tenpluaren mendia. 3,12 Jr 16,18 tx.ean aipatua. Ik. 1,6.
|