Jesus bataiatua. «Zu zaitut neure Semea»
9 Egun haietako batean, Jesus etorri zen Galileako Nazaretetik, eta Joanek bataiatu egin zuen Jordanen.
10 Jesusek, uretatik ateratzerakoan, zerua urratzen ikusi zuen eta Espiritua, uso-tankeran, beregana jaisten. 1,10 zerua urratu Mt 3,16+. // Espiritua jaitsi Is 11,2; 42,1; Jn 1,32.
11 Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin». 1,11 Seme maitea 9,7; Mt 3,17+.
|