Jesus giza eskuetan. Piztuera (14,43–16,8)
Jesus lotua daramate
43 Jesus hizketan ari zela, han agertu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek bidalirik.
44 Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz».
45 Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Maisu!»
Eta musu eman zion.
46 Besteek heldu eta atxilotu egin zuten.
|