Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Markos 14,53-65

Markos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mt 26,57-68; Lk 22,54-55.63-71; Jn 18,13-15.19-24)
53 Apaiz nagusiaren etxera eraman zuten Jesus eta han bildu ziren apaizburu, zahar eta lege-maisu guztiak. 54 Pedro Jesusen ondoren joana zen, urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.
55 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi
14,55 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; ik. Mt 26,59 oh.
osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu; 56 askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat.
14,56 gezurrezko testigantzak Sal 27,12; 35,11; Eg 6,13.
57 Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra: 58 «Geuk entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea».
14,58 santutegi hau desegingo dut 13,2; 15,29.38; Jn 2,19; Eg 6,14. // giza eskuz egin gabea Eg 7,48-50; 17,24.
59 Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.
60 Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi:
–Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
61 Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion:
–Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?
14,61 Jesus isilik 15,4-5; Is 53,7; Eg 8,32. // Mesias 1,1+. // Jainkoaren Seme 1,1+.
62 Jesusek erantzun:
–Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.
14,62 Gizonaren… 13,26+; Sal 110,1; Dn 7,13. // Gizonaren Semea Mt 8,20+.
63 Apaiz nagusiak bere jantziak urratu
14,63 jantziak urratu: Irudizko egintza, nahigabea edo izugarrizko zirrara adierazten duena.
zituen eta esan:
–Ba ote dugu lekuko beharrik?
14,63 jantziak urratu Mt 26,65+.
64 Zeuek entzun duzue biraoa
14,64 biraoa: Jesusek Jainkoaren maila hartzen du beretzat, eta Jainkoaren eskubideak bereganatzen dituelako salatzen dute.
. Zer deritzozue?
Heriotza merezi zuela erabaki zuten denek.
14,64 biraoa Mt 9,3+. // Heriotza merezi du Lb 24,16; Jn 19,7.
65 Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez: «Asma ezak, profeta!»
Guardiek ere masailekoka zerabilten.
14,65 listuka Is 50,6.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7