15 Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren 15,15 zigorkarazi ondoren: Zigorkatzea erromatarrek esklaboei eta Erromako hiritar ez zirenei, heriotzara kondenatu eta gero, ezarri ohi zieten oinazea zen; metalezko puntadun hedez egindako zartailu batez ematen zuten. , haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten. 15,15 haien eskuetara eman 14,10+.
Soldaduen isekak
16 Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten.
17 Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan. 15,17-19 isekak 10,34; 15,29-32; Lk 23,11. Ik. Sal 22,8; 44,14.
18 Eta agurka hasi zitzaizkion: «Agur, juduen erregea!» 15,18 juduen erregea Mt 2,2+.
19 Kanabera batez jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahuspez jartzen zitzaizkion. 15,19 listua bota 14,65+.
20 Nahikoa iseka egin ondoren, purpurazko jantzia erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, atera eta gurutzean josteko eraman zuten.
|