Jesusek Gerasako deabruduna sendatu
5
1 Aintziraz beste aldera iritsi ziren, gerasatarren 5,1 Gerasa: Genesaret aintziraren hego-ekialdera zegoen jentil-herrialdea. Izan ere, pentsaezina zen judu-lurraldean txerririk izatea, abere kutsatua baitzen (ik. Lb 11,7). lurraldera.
2 Ontzitik jaitsi orduko, espiritu gaiztoen menpe zegoen gizon bat atera zitzaion Jesusi hilobi artetik bidera.
3 Hilobietan bizi zen, eta ezin zuen inork lotuta eduki, ezta katez ere.
4 Hain zuzen, behin eta berriz lotua zuten girgiluz eta katez, baina hark beti kateak eten eta girgiluak puskatu egiten zituen, eta ez zen inor ere hura menderatzeko gauza.
5 Gau eta egun hilobi artean eta mendirik mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz joka.
6 Jesus urrundik ikustean, lasterka joan eta aurrean ahuspeztu zitzaion.
7 Eta deiadarka esan zion:
–Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu! 5,7 Zer duzu nirekin Mt 8,29+. // Jainkoaren Semea 1,1+. Ik. 1,24; 3,11. // goi-goiko Jainkoaren Semea Lk 1,32+.
8 Izan ere, Jesusek agindu hau emana baitzion: «Irten gizon horrengandik, espiritu gaizto hori!»
9 Orduan, galdetu zion:
–Nola duk izena?
Hark erantzun:
–Taldea 5,9 Taldea: H.h., Legioa. Erromatar armadan legioa 6.000 soldaduk osatzen zuten. , asko gara eta. 5,9 asko gara Lk 8,2; 11,26.
10 Eta otoi eta otoi eskatzen zion ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.
11 Txerri-talde handia zebilen mendi inguru hartan, uxarrean.
12 Espiritu gaiztoek eskatu zioten Jesusi:
–Bidal gaitzazu txerrietara, beraietan sar gaitezen.
13 Hark baimena eman zien. Espiritu gaiztoak gizonarengandik atera eta txerrietan sartu ziren; eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen; bi milaren bat txerri ito ziren.
14 Txerrizainek ihes egin eta gertatuaren berri zabaldu zuten auzoetan eta herrian. Eta zer gertatu ote zen ikustera joan zen jendea.
15 Jesusen ondora iristean, han ikusi zuten deabruduna, eserita, jantzirik eta bere onean, lehen deabru-taldearen menpe zegoen huraxe bera, eta biziki izutu ziren.
16 Ikusi zutenek deabrudunari gertatua eta txerriena kontatu zieten.
17 Orduan, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten Jesusi.
18 Ontzira igotzean, deabrudun izanak arren eskatzen zion berarekin ibiltzen uzteko,
19 baina ez zion utzi; zera esan zion, ordea: «Zoaz etxera, zeure senitartera, eta jakinarazi Jaunak, zutaz errukiturik, egin dizun guztia».
20 Joan zen, bada, eta Dekapolisko 5,20 Dekapolis: Genesaret aintziratik hego eta ekialdera zeuden hamar hiri. Bazuten nolabaiteko autonomia politikoa. lurraldean hots egiten hasi zen Jesusek egin zion guztia. Denak harriturik gelditzen ziren. 5,20 hots egin 1,4+.
|