Barkatu ez zuen zerbitzariaren parabola
21 Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:
–Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?
22 Jesusek erantzun zion:
–Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz 18,22 zazpi milatan zazpi aldiz: H.h., hirurogeita hamarretan zazpi aldiz; nolanahi ere, esamoldeak azkenik gabe esan nahi du. .
23 «Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin.
24 Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko 18,24 milioi asko: H.h., hamar mila talentu; 300 mila euro inguruko dirutza, morroiak inola ere ordaindu ezinezkoa. zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.
25 Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko.
26 Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”.
27 Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.
28 «Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat 18,28 diru pixka bat: H.h., ehun denario; 600 euro inguru. Gutxi ez izan arren ere, hutsa da, morroiak nagusiari zor zizkion milioien aldean. zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”.
29 Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia, eta dena ordainduko diat”.
30 Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte.
31 «Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren.
32 Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako.
33 Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu nintzen bezala?”
34 Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte.
35 «Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue». 18,35 barkatu, Jainkoak barkatzeko 6,14-15; Mk 11,25; Ef 4,32; Kol 3,13.
|