Jesus judu-biltzarraren aurrean
57 Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak.
58 Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko.
59 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi 26,59 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; 71 kidek osatzen zuten eta Israelen aginpide nagusia zuen. osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko;
60 baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren, 26,60 gezurrezko lekuko asko Sal 27,12; 35,11; Eg 6,13.
61 esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki». 26,61 Jainkoaren santutegia desegin 24,2; 27,40; Jn 2,19; Eg 6,14.
62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:
–Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:
–Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea. 26,63 Jesus isilik 27,12-14; Is 53,7; Eg 8,32. // Mesias 2,4+. // Jainkoaren Semea 4,3+.
64 Jesusek erantzun:
–Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue. 26,64 Gizonaren… 24,30; Sal 110,1; Dn 7,13. // Gizonaren Semea 8,20+.
65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:
–Biraoa 26,65 jantziak urratu: Ik. Mk 14,63 oh. // Biraoa: Ik. Mk 14,64 oh. esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa.
66 Zer deritzozue?
Haiek erantzun:
–Heriotza merezi du. 26,66 Heriotza merezi du Lb 24,16; Jn 19,7.
67 Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen zizkioten, 26,67 listua bota 27,30; Is 50,6.
68 esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»
|