7. SALMOA
Jaunari, epaile zuzenari, deika
7
1 Erosta-doinuan. Davidena. Kux 7,1 Kux: Pertsonaia hau ezezaguna da. benjamindarra zela eta, Jaunari abestu ziona.
2 Jauna, ene Jainkoa, zuregan babesten naiz.
Salba nazazu erasotzen didatenengandik, libra nazazu! 7,2 Jainkoarengan babesa/babeslekua 11,1; 17,7; 31,2-4.20; 34,9.23; 37,40; 46,2; 61,4; 71,1-3; 91,2.9; 141,8; 142,6.
3 Bestela, lehoiak bezala harrapatu
eta zati-zati egingo naute,
eta ezin izango nau inork libratu. 7,3 ezin inork libratu 50,22; 71,11.
4 Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badut,
neure eskuz bidegabekeriarik egin badut, 7,4 ez dut huts egin 17,3; 26,4-5.
5 lagunari ordain txarra eman
eta etsai zuzengabeari barkatu badiot,
6 pertsegitu eta harrapa nazala etsaiak,
zanpa nazala bizirik lurraren kontra
eta barreia nire erraiak hautsetan!
7 Jaiki zaitez haserre, Jauna!
Altxa nire etsaien amorruaren aurka!
Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!
8 Bil bitez herri guztiak zure inguruan,
eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.
9 Jauna da herrien epaile!
Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela. 7,9 Jauna herrien epaile 9.9+.
10 Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,
bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek. 7,10 bihotz-barrua aztertzen duena 17,3; 26,2; 44,22; 64,7; 139; Jr 11,20+; Jb 7,18. Ik. 11,4-5.
11 Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena. 7,11 Jainkoa babeski 3,4+.
12 Epaile zuzena da Jainkoa,
gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena. 7,12 Epaile zuzena 9,5; Jr 11,20. Ik. 82,1-4.
13 Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,
uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;
14 hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten 7,13-14 Honela ere itzul daiteke: Berriro ere etsaiek ezpata zorrozten dute, uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen; 14 hiltzeko tresnak prestatzen dituzte, suzko geziak pizten; jatorrizkoak ez du subjektua zehazten. .
15 Horra, gaiztakeriaz beteak daude:
okerra sortzen dute barruan, iruzurra ematen argitara. 7,15 okerra sortzen barruan Is 59,4-5; Jb 15,25.
16 Zuloa egin dute, sakon egin ere,
eta egindako zuloan erortzen dira. 7,16 egindako zuloan erori 9,16; 35,7-8; 57,7; 141,10; Es 26,27+.
17 Buru gainera jausten zaie beren okerra,
kaskarrean jotzen ditu bidegabekeriak. 7,17 norberaren gainera jausi bidegabekeria 37,15; 94,23; Jr 2,19; Jb 4,8; Es 5,22; Si 27,25-27.
18 Goretsiko dut Jauna, zuzena delako.
Kantatuko diot goi-goiko Jaunaren izenari.
|