84. (83.) SALMOA
Jainkoarekin bizitzeko irrika. Erromes-kanta
84
1 Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Koreren semeen 84,1 Koreren semeak: Ik. 42,1 oh. salmoa.
2 Bai maitagarria zure egoitza, Jaun ahalguztiduna!
3 Urtzen daukat barrena zure tenpluko atarien irrikaz.
Bihotza eta naizen guztia
poz-oihuz ari zait, oi Jainko, Jainko bizia. 84,3 tenpluaren irrikaz 42,2-3; 122,1.
4 Txolarreak badu etxea, bai enarak ere kumeentzat habia,
zure aldareen ondoan, Jaun ahalguztiduna,
ene errege eta ene Jainko! 84,4 ene errege eta ene Jainko 5,3+.
5 Zorionekoak zure etxean bizi direnak, etengabe zu goresten! 84,5 zure etxean bizi direnak 23,6+.
6 Zorionekoak zuregan dutenak beren indarra
eta bihotz barruko konfiantza 84,6 bihotz barruko konfiantza: Arameerazko itzulpenen arabera; hebreerazkoak eta bideak bihotzean dio, agian Jerusalemerako erromes-bideak adieraziz. !
7 Ibar lehorra igarotzean, iturburutik edaten dute:
lehen euriek ur-begiz baitute estaltzen 84,7 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua. .
8 Gero eta kementsuago doaz, Jainkoa Sionen ikusi arte.
9 Jauna, Jainko ahalguztiduna, entzun nire otoitza,
makur belarria, Jakoben Jainkoa!
10 Oi Jainko, begira onez gure babeskiari,
zeuk aukeraturiko erregeari 84,10 zeuk aukeraturiko erregea: Ik. 2,2 oh. Babeskia ere erregearen irudia da. Zenbaitek babeski hitza Jainkoarekin lotzen du (ik. 12. tx.). .
11 Hobe da egun bat zure atarietan
mila egun beste edonon baino;
nahiago dut zure tenpluko ate ondoan egon
gaiztoen etxapean bizi baino.
12 Bai, Jainko Jauna dugu eguzki eta babeski,
Jaunak egiten mesede eta ohore,
hark ez zoriona ukatzen prestu jokatzen dutenei. 84,12 Jauna babeski 3,4+.
13 Jaun ahalguztiduna, zorionekoa zuregan konfiantza duena! 84,13 zuregan konfiantza 9,11+.
|