Josafatek laguntza eskatu Jaunari etsaien kontra
20
1 Aldi baten buruan, moabdar eta amondarrak, zenbait meundar 20,1 meundar: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazko testuak amondarrak errepikatzen du. Meundarrak, uste denez, Edom lurraldeaz hegoaldera bizi ziren. lagun zituztela, Josafaten kontra borrokatzera etorri ziren.
2 Eraso horren berri eman zioten Josafati, esanez: «Itsaso Hilaz beste aldetik, Edom lurraldetik, etsai-talde ugaria datorkizu, eta dagoeneko Hatzatzon-Tamarren, hau da, En-Gedin 20,2 Edom: Testuak berak Aram dio; baina grekozko antzinako itzulpenaren, hebreerazko beste eskuizkribu baten eta 20,1.10 testuek diotenaren arabera Edom behar du izan. Izan ere, hebreeraz D eta R hizkiak berdintsuak dira eta aise nahasten dira biak. // En-Gedi: Itsaso Hilaren mendebaldeko bazterrean zegoen hiria. dituzu».
3 Josafatek, izuturik, Jaunarengana jotzea erabaki zuen eta Juda osoan barau egiteko agindu.
4 Judako hiri guztietatik bildu ziren Jaunari otoitz egiteko.
5 Juda eta Jerusalemgo jendea Jaunaren etxeko atari berriaren aurrean bildurik, Josafatek, batzarraren erdian zutik,
6 otoitz hau egin zuen: «Jauna, gure arbasoen Jainkoa, zu zara Jainko bakarra zeruetan. Zeure menpe dituzu lurreko erresuma guztiak, zeure esku ahalmena eta indarra. Ezin dizu inork ere aurre egin.
7 Zuk, gure Jainko horrek, bota zenituen lurralde honetako herriak zure herri Israel sartu ahala, eta zeure adiskide Abrahamen ondorengoei eman zenien betiko. 20,7 Abraham, Jainkoaren adiskide Is 41,8; DnGr 1,35; St 2,23.
8 Hauek bertan kokatu eta santutegia eraiki zizuten, esanez:
9 “Zoritxarren bat, gerra nahiz zigorra, izurritea nahiz gosetea, gertatzean, zu zaudeneko tenplu honetara zure aitzinera etorri eta geure atsekabean zuri oihu eginez gero, zuk entzun eta salbatu egingo gaituzu”. 20,9 zuk entzun eta salbatu egingo 6,22-39.
10 Hona non datozkigun erasoan orain amondarrak, moabdarrak eta Seir mendietakoak. Gure arbasoei, Egiptotik etortzean, ez zenien haien lurraldeetan sartzen utzi; israeldarrek itzulingurua 20,10 Seir mendietakoak: Edomdarrak. // itzulingurua: Ik. Zen 20,14-21 eta Dt 2,4-9. egin zuten eta ez zituzten hondatu.
11 Begira nola ordaintzen diguten orain: zeuk jabetzan eman zenigun lurraldetik gu botatzera datoz.
12 Oi gure Jainko, ez ote diezu emango merezi dutena? Ez dugu indarrik jendetza izugarri horri aurre egiteko, eta ez dakigu zer egin. Baina zuregana zuzentzen ditugu begiak».
13 Judako herri osoa, emakume, seme-alaba eta haurtxoak ere bai, Jaunaren aurrean zegoen zutik.
Jaunak garaipena eman Josafati
14 Batzarra bildurik zegoela, Jaunaren espirituak Asafen taldeko lebitar bat, Jahaziel, hartu zuen; Jahaziel Zakariasen semea zen, hau Benaiasena, hau Jeielena eta hau Mataniasena.
15 Lebitarrak esan zuen: «Entzun ongi zuek, Juda eta Jerusalemgo jendeok, eta zuk, Josafat errege horrek! Hau diotsue Jaunak: “Ez izutu, ez izan beldur jendetza izugarri horren aurrean. Ez zarete zuek borrokatuko, Jainkoa bera baizik. 20,15-17 ez izan beldurrik Dt 20,1-4; Is 8,9.
16 Bihar Tzitz aldapan gora abiatuko dira; jaitsi zuek beraien kontra; Jeruel basamortuaren 20,16 Tzitz aldapa… Jeruel basamortua: Ez dakigu ziur non ziren toki horiek; beharbada, Jerusalemdik hegoaldera 25 km ingurura, Tekoa zegoen eskualdean. aurrean dagoen haitzarte-zokoan aurkituko dituzue.
17 Oraingoan, borroka ez duzue zuek egingo. Egon bertan geldi, eta ikusiko duzue nola salbatzen zaituzten Jaunak. Juda eta Jerusalemgo jendea, ez izutu, ez izan beldur! Irten bihar horien kontra eta zeuekin izanen duzue Jauna”».
18 Orduan, Josafat lurreraino ahuspeztu zen; Judako eta Jerusalemgo jende guztia ere makurtu egin zen Jauna gurtzeko.
19 Kehat eta Koreren taldeetako lebitarrek, jaiki eta ahots handiz goretsi zuten Jauna, Israelen Jainkoa.
20 Biharamun goizean Tekoako basamorturantz abiatu ziren. Ateratzean, Josafat zutitu eta honela mintzatu zitzaien: «Entzun, Juda eta Jerusalemgo gizonok. Izan uste on Jaunarengan, zeuen Jainkoarengan, eta seguru izango zarete. Izan konfiantza beraren profetengan, eta garaile aterako zarete!»
21 Gudarostearekin hizketatu ondoren, gudarien aurretik kantari-talde bat ipini zuen, jantzi sakratuak soinean, Jauna goretsiz joan zitezen hau kantatuz:
«Goretsi Jauna,
haren maitasuna betikoa baita».
22 Gorespen-kantuak hasi orduko, Jaunak liskarrak sorrarazi zituen Judari erasotzera zetozen amondar, moabdar eta Seir mendialdekoen artean, eta beren artean borrokatu ziren 20,22 eta beraien artean borrokatu ziren: Honela ere itzul daiteke: Jainkoak garaitu egin zituen. . 20,22 beraien artean borrokatu 2 Erg 3,23.
23 Amondarrek eta moabdarrek, Seirko mendialdekoen kontra oldarturik, hil eta suntsitu egin zituzten denak. Seirko mendialdekoak hondatu zituztenean, besteek elkar triskatu zuten.
24 Judakoek, basamortua ikusten den gailurreraino heldu eta etsaien gudarostea non ote zen begiratzean, lurra gorpuz betea besterik ez zuten ikusi. Ez zen bat ere gelditu bizirik.
25 Josafat, bere gudarostearekin, harrapakinak hartzera joan zen. Zamari asko, janariak, janzkiak 20,25 Zamari: Hebreerazko testuak beraien artean (bahem) dio, baina zamariak (behemah) irakurri behar da. // janzkiak: H.h., gorpuak. eta gauza ederrak aurkitu zituzten, eta eraman zezaketena baino gehiago hartu. Hiru egunez jardun zuten harrapakinak hartzen, hain baitziren ugari.
26 Laugarren egunean Beraka 20,26 Beraka: Tekoatik mendebaldera zegoen hiria. haranean, hau da, «Bedeinkapen-haranean», bildu eta Jauna bedeinkatu zuten; horregatik du toki horrek izen hori gaurdaino.
27 Azkenean, Juda eta Jerusalemgo gizon guztiak, Josafat aurretik zutela, Jerusalemera itzuli ziren bozkarioz beterik, Jaunak poztu egin baitzituen beraien etsaiengandik libratuz.
28 Harpak, zitarak eta turutak joz sartu ziren Jerusalemen Jaunaren etxeraino.
29 Jauna Israelen 20,29 Israelen: Ik. 11,3 eta oh. etsaien kontra borrokatu zela jakitean, beste erreinuetakoak Jaunaren beldurrez izuturik gelditu ziren.
30 Josafaten erregealdia lasaia izan zen, eta Jainkoak bakea eman zion alde guztietatik.
Josafaten erregealdiaren bukaera
31 Hogeita hamabost urte zituen Josafatek Judako errege izaten hastean, eta hogeita bost urtez izan zen errege Jerusalemen. Beraren amak Azuba zuen izena eta Xilhiren alaba zen.
32 Bere aita Asaren jokabidea hartu zuen, ezertan ere okertu gabe. Jaunaren begietan zuzen dena egin zuen.
33 Hala ere, ez ziren desagertu muinoetako kultu-lekuak, artean herria ez baitzen erabat leial bere arbasoen Jainkoarekiko.
34 Josafaten gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, «Hananiren Seme Jehuren Egintzak» izeneko agirian daude idatziak; agiri hori, berriz, «Israelgo Erregeen Liburuan 20,34 Hemen aipatzen diren dokumentu hauek ere galduak dira (ik. 16,11 oh.). » dator.
35 Judako errege Josafat, behinola, Israelgo errege Akaziasekin, errege maltzur harekin, elkartu zen,
36 ur handietako itsasontziak egiteko. Etzion-Geber 20,36 ur handietako itsasontziak: H.h., Tarsisera joan zitezkeen ontziak (ik. 9,21 eta 1 Erg 10,22 oh.). // Etzion-Geber: Ik. 8,17 eta 1 Erg 9,26 oh. zeritzan hirian egin zituzten ontziak.
37 Baina Marexako Dodabaren seme Eliezer profetak honako hau profetizatu zuen Josafaten aurka: «Akaziasekin elkartu zarelako, Jaunak porrot eragingo die zure lanei». Eta halaxe, deseginak gertatu ziren ontziak, ur handietarantz 20,37 ur handietarantz: H.h., Tarsiserantz (ik. Jon 1,3 eta oh.). abiatu baino lehen.
|