JERUSALEMGO BILTZARRA (15,1-35)
Biltzarraren zergatia
15
1 Judeatik Antiokiara 15,1 Antiokia: Ik. 11,19 oh. jaitsi ziren batzuk hango senideei irakaspen hau ematen hasi ziren: «Moisesengandiko usadioaren arabera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba». 15,1 senideak 1,15+. // erdainkuntza eta salbamena Ga 5,2-4. Ik. Lb 12,3.
2 Hori zela eta, sesioa sortu zen, eta Paulok eta Bernabek eztabaida gogorra izan zuten haiekin. Orduan, Paulo, Bernabe eta beste batzuk 15,2 beste batzuk: Ga 2,1 tx.ak Tito aipatzen digu Pauloren eta Bernaberen lagun bezala. Jerusalemera igo zitezela erabaki zuten, apostolu eta arduradunengana, auzi hori argitzera.
3 Antiokiako eliz elkarteak biderako beharrezkoak eman zizkien. Fenizia eta Samarian barrena igarotzean, jentilak ere konbertitzen 15,3 jentilak ere konbertitzen 14,27+. // poza 8,8+. ari zirela jakinarazten zieten senideei, horrela, guztiei poz handia emanez.
4 Jerusalemera iritsi zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta arduradunek harrera ona egin zieten, eta Jainkoak beraien bidez egindako guztiaren berri eman zieten.
5 Baina sinestedun egindako fariseuen alderdiko batzuk 15,5 fariseuen alderdiko batzuk: Kristau bihurturiko fariseuak. atera ziren, esanez jentilak ere erdaindu egin behar zirela eta Moisesen legea betetzera behartu. 15,5 jentilak erdaintzearen aldekoak 11,2-3+.
Biltzarraren jardun-haria
6 Orduan, apostoluak eta arduradunak arazo hau aztertzeko bildu ziren.
7 Eztabaida luzearen ondoren, zutitu zen Pedro 15,7 Pedro, jentilei berri ona emateko aukeratua 10,19-21.34-48; 11,17. eta esan zuen: «Anaiok, dakizuenez, aspaldi aukeratu ninduen Jainkoak zuen artetik, jentilek nire ahotik berri onaren mezua entzun zezaten eta sinetsi.
8 Eta bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoak 15,8 bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoa 1,24+. // haiei guri bezala Espiritu Santua 10,45+. onartzen dituela azaldu du, haiei ere guri bezala Espiritu Santua emanez.
9 Haien eta gure artean inolako bereizketarik 15,9 Jainkoak ez du bereizketarik 10,34+. // garbi egin ditu 10,15.28; 15,11. egin gabe, garbi egin ditu haien bihotzak fedearen bidez.
10 Horrela, bada, zergatik tentatzen duzue orain Jainkoa 15,10 tentatzen duzue Jainkoa: Hau da, Jainkoari seinaleak eskatu, bere nahiaren agergarri, hark dagoeneko aski argi agertua duelarik (ik. 10,15.34-35.44-47). , gure gurasoek eta guk ere ezin eraman izan dugun uztarria ikasle horiei leporatzen saiatuz? 15,10 ezin eraman dugun uztarria 15,5.19; Mt 23,4; Ga 5,1.3.
11 Ez horixe! Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker 15,11 Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatu 13,38-39; Ga 2,16; Ef 2,5-8. salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai jentilak».
12 Biltzar guztia isildu egin zen Paulori eta Bernaberi entzuteko, eta hauek Jainkoak beraien bitartez jentilen artean egindako mirari eta egintza harrigarriak kontatu zituzten. 15,12 jentilen artean egindakoa kontatu 14,27+.
13 Bukatu zutenean, Santiagok 15,13 Santiago: Ik. 12,17 oh. hitza hartu eta esan zuen: «Entzun, anaiok:
14 Simonek 15,14 Simonek: Jatorrizkoak Simeonek dio, Pedroren izen semitikoa. azaldu digu, nola hasiera-hasieratik Jainkoak jentilen artetik beretzat herri bat aukeratu nahi izan duen.
15 Hau bat dator profeten esanekin, Liburu Santuak dioen bezala 15,15 dioen bezala: Am 9,11-12 testuaren aipamena libreki egina da; grekozko itzulpenari jarraitzen dio gehienbat. :
16 «Ondoren, itzuli egingo naiz
eta Daviden etxola eroria
berreraikiko dut;
horma hondatuak
berreraikiko dizkiot,
eta zutik jarriko dut berriro; 15,16-17 Ondoren… Am 9,11-12.
17 gainerako gizakiek
Jauna bila dezaten,
nireak diren 15,17 nireak diren: H.h., nire izena beren gain hots egin zaien. Norbaiten gain Jainkoaren izena hots egitea, hura Jainkoari sagaratzea, Jainkoarena berarena bihurtzea da. nazio guztiek.
Hala diot nik, Jaunak,
hori guztia
18 antzinatik 15,18 antzinatik… Is 45,21. jakinarazi duenak 15,17-18 Hala… duenak: Honela ere itzul daiteke esaldia: Hau dio gauzok egiten dituen Jaunak, betidanik ezagutzen dituenak. .
19 «Beraz, ene iritziz, ez zaie alferreko oztoporik ezarri behar 15,19 ez zaie oztoporik ezarri behar 15,10.28. // Jainkoarengana bihurtu 14,15+. Jainkoarengana bihurtzen diren jentilei.
20 Aski dugu hauxe eskatuz idaztea: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ezta odolik ere 15,20 Juduen legeko zenbait arau gordetzeko eskatzen die Santiagok jentilei juduengatik; sasijainkoei eskainiriko haragiaz, ik. 1 Ko 8,1-10; legearen kontrako sexu-harremanak: H.h., lizunkeriak (ik. Lb 18,1-18); odolustu gabeko abereei buruz, ik. Lb 17,10-16. . 15,20 jentilentzat arauak 15,29; 16,4; 21,25.
21 Izan ere, juduek aspalditik irakurtzen eta azaltzen dute Moisesen legea 15,21 Moisesen legea: Hau da, Pentateukoa. Dena den, ez da argi ikusten hemen ematen den arrazoiak aurreko eskakizunekin duen lotura; agian, eskakizun horiek ez zaizkiela jentilei arrotz eta onartezin gertatuko esan nahi du. larunbatero herri guztietako sinagogetan 15,21 sinagogetan larunbatero irakurri 13,15+. ».
Konklusioa eta azken agiria
22 Orduan, apostoluek 15,22 apostoluak 14,4+. // arduradunak 11,30+. eta arduradunek, eliz elkarte osoarekin bat, beren arteko batzuk hautatu eta Paulo eta Bernaberekin Antiokiara bidaltzea erabaki zuten. Judas Barsaba eta Silas 15,22 Judas Barsaba: Lagun hau ez da beste inon azaltzen I.B.an. // Silas: Pauloren misio-laguna (ik. 15,40–18,5), Pauloren zenbait gutunetan Silvano izenez haren ondoan agertzen dena (ik. 2 Ko 1,19; 1 Ts 1,1; 2 Ts 1,1), baita 1 P 5,12 tx.ean ere. hautatu zituzten, senideen artean itzal handiko gizonak biak,
23 eta gutun hau eman zieten eramateko:
«Anaia apostoluek eta arduradunek 15,23 Anaia apostoluek eta arduradunek: Eskuizkribu askok hau diote: Apostoluek, arduradunek eta anaiek. Antiokiako, Siriako eta Ziliziako jentil-herrietako senideoi, agur! 15,23 senideak 1,15+.
24 «Gutakoren batzuek 15,24 Gutakoren batzuk 15,1; Ga 1,7. , guk agindu gabe, beren esanez kezkatu eta nahastu zaituztela jakin dugu.
25 Horregatik, ordezkari batzuk hautatzea erabaki dugu aho batez, eta zuengana bidaltzea Bernabe eta Paulo geure senide maiteekin,
26 beren bizitzak Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzuan eman dituzten 15,26 Jesu Kristoren zerbitzuan eman dituzten 20,24; 21,13. horiekin.
27 Hor bidaltzen dizkizuegu, bada, Judas eta Silas, gauza bera ahoz jakinaraz diezazueten.
28 Hau da Espiritu Santuak eta guk 15,28 Espiritu Santuak eta guk 5,32. Ik. 13,1-4. // behar-beharrezko hauek izan ezik 15,10.19. Ik. 15,20+. erabaki duguna: zuei zamarik ez ezartzea, behar-beharrezko diren hauek izan ezik:
29 ez dezazuela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, ezta odolik nahiz odolustu gabeko abererik ere, eta utz ditzazuela legearen kontrako sexu-harremanak 15,29 sexu-harremanak: Ik. 15,20 oh. . Ongi egingo duzue horrelakoetatik alde egiten baduzue. Ondo izan!»
Biltzarraren ondorioak Antiokian
30 Bidaliak, beraz, Antiokiara jaitsi ziren eta, biltzarra bildurik, gutuna eman zieten.
31 Hau irakurtzean, poz-pozik 15,31 poz-pozik 8,8+. gelditu ziren hitz adoregarri haiekin.
32 Judas eta Silasek 15,32 Silas 15,22 oh. // profeta 11,27+. // gogoberotu, adoretu 14,22; 15,41; 18,23; 20,1.2. Ik. 11,23+. , profeta 15,32 profeta: Ik.13,1 oh. baitziren, luze eta zabal hitz egin zuten senideekin, hauek adoretuz eta gogoberotuz.
33 Denboraldi bat egin zuten han, eta bidali zituztenengana itzuli ziren senideen bake-agurrarekin. (
34 15,34 Zenbait eskuizkribuk 34. tx.a dakar hemen: Baina Silasek gelditzea erabaki zuen. Beste zenbait eskuizkribuk hau erantsi dio: Judas bakarrik joan zen. ).
35 Paulo eta Bernabe, berriz, Antiokian gelditu ziren, beste askorekin batera Jaunaren mezuaren 15,35 Jaunaren mezua 8,4+. // berri ona azaldu 5,42+. berri ona irakasten eta azaltzen.
ELIZA GREZIAR MUNDUAN HEDATU (15,36–21,16)
Pauloren bigarren ibilaldia (15,36–18,22)
Paulo eta Bernabe elkarrengandik bereizi
36 Handik aldi batera, Paulok esan zion Bernaberi: «Goazen berriro Jaunaren mezua aldarrikatu genuen hiri haietara, senideak nola dauden ikustera». 15,36 lehenengo ibilaldia 13,2-4. // senideak 1,15+.
37 Bernabek berekin eraman nahi zuen Joan Markos 15,37 Joan Markos: Ik. 12,12 oh. ere. 15,37 Bernabe 4,36+.
38 Baina Paulok, Panfilian alde egin 15,38 Panfilian alde egin 13,13. eta lanean lagundu ez zien gizona berriro berekin hartzea ez zuen ongi ikusten.
39 Biziki haserretu ziren biak, eta nor bere aldetik joan zen. Bernabek Markos hartu zuen eta Ziprera atera zen itsasoz;
40 Paulok, aldiz, Silas 15,40 Silas: Ik. 15,22 oh. aukeratu zuen eta, senideek Jaunaren onginahiari gomendatu 15,40 Jaunaren onginahiari gomendatu 14,26. ziotelarik, atera egin zen.
41 Sirian eta Zilizian barrena joan zen, eliz elkarteak gogoberotuz 15,41 gogoberotuz 15,32+. .
|