Barauari buruzko galdera: ospakizunak eta zuzentasuna
7
1 Darioren erregealdiko laugarren urtean, Kasleu deritzan hilean, hau da, bederatzigarren hilaren lauan 7,1 laugarren urtea, bederatzigarren hila: K.a. 518ko azaroa. // Kasleu: Ik. Egutegia, Bibli Hiztegian. , Jaunak bere mezua zuzendu zion Zakariasi.
2 Betel-Saretzerrek, erregearen gobernu-gizon nagusiak, lagun-talde bat bidali zuen 7,2 Tx. honen jatorrizko testua oso iluna da eta era desberdinetan interpretatua. Jaunari mesedea eskatzera
3 eta Jaun ahalguztidunaren etxeko apaizei eta profetei galdera hau egitera: «Dolu eta barau egin behar ote dugu bosgarren hilean 7,3 barau bosgarren hilean: K.a. 587an babiloniarrek Jerusalem hartu eta tenplua desegin zuteneko (ik. 2 Erg 25,8-9) urtemuga ospatzen zen. , aspaldiko urteetan egin izan dugun bezala?» 7,3 apaizei galdera Lb 27,8.11-12.14; Jr 2,8; Ag 2,11. Ik. Ml 2,6+. // Dolu (negar) Sal 137,1; Nk 1,2+. // barau Jl 1,14+.
4 Jaun ahalguztidunak erantzun hau eman zidan,
5 apaizei eta herritar guztiei adierazteko: «Hirurogeita hamar urteotan, bosgarren eta zazpigarren hilean 7,5 zazpigarren hilean: Jerusalem erori eta bi hilabetera gertaturiko Judako gobernari Gedaliasen hilketa oroitzen zen (ik. 2 Erg 25,25; Jr 41,1-3). dolu eta barau egiten duzuenean, nire omenez egiten al duzue? 7,5 Hirurogeita hamar urte 1,12+. // nire omenez? Is 58,5; Mt 6,16.
6 Jan eta edaten duzuenean, ez al duzue zeuen onerako egiten?»
7 Gisa honetako mezua iragarria zuen jadanik Jaunak antzinako profeten bidez ere, Jerusalem, inguruko herriak, Negev eta Xefela 7,7 Negev, Xefela: Ik. Ab 1,19 oh. oraindik bizilagunez beteak eta bakean zeudenean.
8 Jaunak mezu hau ere eman zion Zakariasi:
9 «Honela dio Jaun ahalguztidunak: Epai ezazue zuzentasunez, izan on eta errukitsu; 7,9 izan on Is 1,17; Mi 6,8+. Ik. 8,16-17.
10 ez zapaldu alargun, umezurtz, arrotz eta errukarriak; ez dezala inork lagun hurkoaren aurka kalterik asmatzen jardun». 7,10 alargunak, umezurtzak… Is 1,16-17+; Am 2,6-7. // kaltea asmatu Mi 2,1+.
11 Ez zuten, ordea, jaramonik egin; bizkarra eman zioten Jaunari, entzungor egin haren hitzari.
12 Gogortu egin zuten beren bihotza, Jaun ahalguztidunak, bere espirituaz, antzinako profeten bidez ematen zizkien irakaspen eta hitzak ez entzuteko. Orduan, haserre gorritan jarri zen Jaun ahalguztiduna,
13 eta esan zuen: «Nik dei egitean entzun ez zutenez, nik ere ez diet entzungo beraiek niri dei egitean. 7,13 Nik dei egitean entzun ez Is 50,2; 65,12; Jr 7,13; 35,17; Es 1,24-33.
14 Herri ezezagunetan sakabanatu nituen; haien atzean lurra soil geratu zen, bizilagunik eta ibiltaririk gabe. Hara lur bikaina lur gorri bihurtua!»
|