Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: - .
55 kointzidentziak 50 txataletan
8. | 2 Sm 12,16 | |
Haurra bizi zedin eskatu zion Davidek Jainkoari, barau zorrotza eginez eta gauak lurrean etzanda emanez.
|
|
9. | 2 Sm 12,21 | |
Zerbitzariek esan zioten:
–Zertan ari zara? Haurra bizi zela barau eta negar egiten zenuen. Hil da haurra, eta zu jaiki eta jaten?
|
|
10. | 2 Sm 12,22 | |
Davidek erantzun:
–Haurra bizi zen bitartean, berarengatik egiten nuen barau eta negar. Neure baitan nioen: «Ea errukitzen zaidan Jauna eta bizirik gelditzen den haurra».
|
|
11. | 1 Erg 21,27 | |
Akabek, hitz hauek aditzean, urratu zituen bere jantziak, hartu zuen soinean zakua eta barau egin zuen. Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.
|
|
12. | Is 58,3 | |
“Zertarako egin barau,
zuk ez ikustekotan? –diote –.
Zertarako zigortu geure buruak,
zu ez konturatzekotan?”
Hara, barau-egunez ere
negoziotan zabiltzate,
zeuen langileak lanera behartuz.
|
|
13. | Is 58,4 | |
Liskar eta haserre artean
egiten duzue barau,
gupidarik gabe ukabilka.
Ez egin barau horrela,
zeuen garrasiak
zeru goian entzunaraziz.
|
|
14. | Jr 14,12 | |
Barau egiten badute ere, ez dut entzungo horien deiadarrik. Erre-opariak eta labore-opariak eskaintzen badituzte ere, ez ditut onartuko, baizik eta gerraz, gosez eta izurriz joko ditut».
|
|
15. | Jr 36,6 | |
Zoaz zeu hurrengo barau-egunean eta irakurri tenpluan, herriaren aurrean, nik esanik erroiluan idatzi duzun Jaunaren mezua; irakurri Judako hirietatik etorriko diren guztiei ere.
|
|
16. | Jr 36,9 | |
Josiasen seme Joiakim Judako erregearen bosgarren urtean, bederatzigarren hilean, barau-eguna aldarrikatu zuten Jaunaren ohorez, eta Jerusalemen bildu ziren bertako jendea eta Judako hirietatik etorriak.
|
|
17. | Jl 2,12 | |
«Baina garaiz zabiltzate oraindik
–hala dio Jaunak–.
Itzul zaitezte niregana
bihotz-bihotzez,
barau, negar eta intzirika».
|
|
18. | Za 7,3 | |
eta Jaun ahalguztidunaren etxeko apaizei eta profetei galdera hau egitera: «Dolu eta barau egin behar ote dugu bosgarren hilean, aspaldiko urteetan egin izan dugun bezala?»
|
|
19. | Za 7,5 | |
apaizei eta herritar guztiei adierazteko: «Hirurogeita hamar urteotan, bosgarren eta zazpigarren hilean dolu eta barau egiten duzuenean, nire omenez egiten al duzue?
|
|
20. | Sal 69,11 | |
Barau eginez penatzen banaiz,
iraina besterik ez dut jasotzen;
|
|
21. | Est 4,3 | |
Izugarrizko atsekabea zegoen, erregearen esanaren eta erabakiaren berri izan zuten eskualde guztietako juduen artean. Barau, negar eta aiene egin zuten eta haietarik asko zaku eta errauts gainean etzan zen.
|
|
22. | Est 4,16 | |
«Bil itzazu Susan bizi diren judu guztiak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez. Nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren. Hil beharra badut, hil nadila!»
|
|
23. | Dn 9,3 | |
Jainko Jaunarengana itzuli nintzen eta otoitz eta erreguak zuzendu nizkion, barau eginez, dolu-jantzia hartuz eta burua hautsez estaliz.
|
|
24. | Esd 8,23 | |
Gure Jainkoari mesede hau eskatuz egin genuen barau, eta entzun egin zigun.
|
|
25. | Ne 9,1 | |
Hil hartako hogeita laugarren egunean israeldarrak barau egiteko bildu ziren; doluz jantzi ziren eta buruak hautsez estali.
|
|
26. | 1 Kro 10,12 | |
jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Gero, zazpi egunez barau egin zuten.
|
|
27. | 2 Kro 20,3 | |
Josafatek, izuturik, Jaunarengana jotzea erabaki zuen eta Juda osoan barau egiteko agindu.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|