Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 10

Hasiera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

Munduko herriak
10
1 Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak
10,1 ondorengoak: Ik. 2,4 oh. eta 5,1 oh. Herri guztien jatorria Noeren semeei lotua aurkezten digu egileak, gizadi osoaren batasuna adieraziz. Izatez, Noeren ondorengoen zerrenda etnografi eta geografi saio bat da, garaian ezagunak ziren herrien aurkezpena.
, uholde ostean izan zituztenak.
2 Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras izan ziren.
3 Gomerren semeak, Axkenaz, Rifat eta Togarma.
4 Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak. 5 Hauek uharte eta itsas hegira hedatu ziren.
Horiek izan ziren Jafeten ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
6 Kamen semeak Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan izan ziren.
7 Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka.
Raemaren semeak, Saba eta Dedan.
8 Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon boteretsua munduan; 9 ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator esaera: «Nimrod adinako ehiztari aparta». 10 Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear
10,10 Xinear: Mesopotamia adierazten du, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea.
lurraldean. 11 Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen: Ninive, Rehobot-Ir, Kala 12 –hiri handia– eta Resen, Ninive eta Kala artean.
13 Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak, 14 patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.
15 Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen. 16 Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak, 17 hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, 18 arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak. 19 Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik Laxaraino.
20 Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
21 Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak: 22 Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.
23 Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.
24 Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. 25 Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.
26 Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah, 27 Hadoram, Uzal, Dikla, 28 Obal, Abimael, Xeba, 29 Ofir, Habila eta Jobab izan ziren. 30 Mexatik Zefar aldera dagoen lurraldean kokatu ziren, ekialdeko mendietan.
31 Horiek izan ziren Semen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
32 Horiek izan ziren Noeren semeen leinuak, nor bere ondorengo eta herrien arabera. Horiengandik sortu ziren herriak uholdearen ondoren eta hedatu munduan zehar.
10,32 sortu ziren herriak 9,1.19; Dt 32,8.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats