Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
1255. | Koh 8,15 | |
Gora, bada, alaitasuna!
Ez baitu gizakiak
eguzkipean beste onik,
jan, edan eta gozatzea baizik.
Horixe bakarrik atera dezake
bere eginahaletik,
Jainkoak mundu honetan bizitzeko
eman dizkion egunetan.
|
|
1256. | Koh 9,3 | |
Hauxe duzu,
eguzkipean direnen artean txarrena:
ororentzat zori berbera.
Horregatik,
gaiztakeriaz eta zorakeriaz
betea dago
gizon-emakumeen bihotza,
bizi diren bitartean;
eta, azkenean, hildakoen artera!
|
|
1257. | Koh 10,10 | |
Aizkora kamutsarekin,
zorrozten ez baduzu,
lan handiagoa egin beharko.
Joka ezazu buruz,
ahaleginari onura ateratzeko.
|
|
1258. | Nk 1,16 | |
Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;
urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.
Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».
|
|
1259. | Nk 2,22 | |
Jaiegunetarako jendea bezala,
ugari bildu dizkidazu izu-ikarak inguruan.
Zure haserre-egunean, Jauna,
ezin izan du inork ihes egin edo bizirik atera.
Nik hazi eta hezi nituenak, etsaiak garbitu ditu.
|
|
1260. | Nk 3,2 | |
Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara.
|
|
1261. | Nk 3,11 | |
Bidetik atera nau, sarraskitu eta bertan utzi, hondatua.
|
|
1262. | Nk 3,58 | |
Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu.
|
|
1263. | Nk 4,3 | |
Basatxakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera;
nire herria, ordea, bihozgabeko ama da,
basamortuko ostrukaren antzera.
|
|
1264. | Est 1,11 | |
eta Baxti erregina, bere koroa eta guzti, bere aurrera ekartzeko agindu. Zein ederra zen erakutsi nahi zien jende guztiari eta funtzionarioei; izan ere, oso ederra zen.
|
|
1265. | Est 1,14 | |
Erregeagana hurbildu zirenen artean zeuden Karxena, Xetar, Admata, Tarxix, Meres, Marsena eta Memukan, Pertsia eta Mediako zazpi buruzagiak; hauek sar zitezkeen erregearen aurrera, erreinuko mailarik gorenetakoak zirelako.
|
|
1266. | Est 1,17 | |
Emakume guztiek izango baitute erreginak egin duenaren berri, eta beren senarrak gutxiesten hasiko dira, esanez: “Asuero erregeak bere aurrera joateko agindu zion Baxti erreginari eta hau ez zitzaion joan”.
|
|
1267. | Est 2,12 | |
Hamabi hilabeteren buruan, emakumeentzat agindua zegoen epea bete ondoren, neskatxa bakoitzari Asuero erregearen aitzinera agertzeko txanda etortzen zitzaion. Edertzeko igurzketak honela egin ohi ziren: sei hilabetez mirra-olioz, eta hurrengo seietan emakumeek erabili ohi dituzten lurrin eta usainki gozoz.
|
|
1268. | Est 2,13 | |
Neskatxa batek erregearen aurrera azaldu behar zuenean, apaintzeko eskatzen zuen guztia eman ohi zioten, haremetik jauregira berekin eraman zezan.
|
|
1269. | Est 2,14 | |
Ilunabarrean sartzen zen jauregira, eta biharamun goizean beste harem batera joan ohi zen, Xaaxgaz-en, erregearen emakume-zain zen irenaren, ardurapean jarriz. Ez zen berriro erregearen aurrera agertuko, erregeak bera desiratu eta deitu ezik.
|
|
1270. | Est 2,15 | |
Heldu zitzaion, bada, Esterri, Mardokeok alabatzat hartua zuen bere osaba Abihailen alabari, erregearen aurrera agertzeko txanda. Horretarako, emakume-zain zen Hegaik, erregearen irenak, esan ziona baizik ez zuen eskatu Esterrek. Ikusten zuten guztien onginahia bereganatzen zuen.
|
|
1271. | Est 2,16 | |
Asueroren erregealdiaren zazpigarren urteko hamargarren hilean, hots, Tebet hilean, eraman zuten Ester erregearen aurrera.
|
|
1272. | Est 3,7 | |
Asueroren erregealdiaren hamabigarren urteko lehen hilean, hots, Nisan hilean, «pur» edo zotz eginarazi zuen Hamanek, bere asmoak betetzeko egunik eta hilabeterik egokiena zein izango ote zen jakiteko. Hamabigarren hilaren, Adar hilaren, hamahirugarren eguna atera zen.
|
|
1273. | Est 3,10 | |
Orduan, erregeak eraztuna bere behatzetik atera eta juduen etsai zen Hamani, Hamedataren seme eta Agagen jatorrikoari, eman zion,
|
|
1274. | Est 4,2 | |
Erregearen jauregi aurrera heldu zelarik, gelditu egin zen, ezin baitzitekeen jauregian inor sar dolu-jantziz estalia.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|