Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
2204. | Heb 6,11 | |
Hauxe nahi genuke, hala ere: azkeneraino ager dezazuela guztiok orain arte izan duzuen ardura bera, zuen itxaropena bete-betea izatera irits dadin;
|
|
2205. | Heb 6,19 | |
Itxaropen hau geure bizitzaren aingura tinko eta segurua dugu, zeruko santutegi barruraino sartzen dena;
|
|
2206. | Heb 6,20 | |
hara sartu baitzen Jesus guregatik, aitzindari gisa, Melkisedeken antzera behin betiko apaiz nagusi egina.
|
|
2207. | Heb 7,1 | |
Melkisedek hau, Salemgo errege eta goi-goiko Jainkoaren apaiza zen. Bidera atera zitzaion Abrahami, erregeak garaitu ondoren itzulbidetik zetorrela, eta bedeinkatu egin zuen.
|
|
2208. | Heb 7,3 | |
Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.
|
|
2209. | Heb 7,5 | |
Moisesen legearen arabera, apaizgoa hartzen duten Lebiren ondorengoek herriarengandik jaso behar dituzte hamarrenak, hau da, beren senideengandik, hauek ere Abrahamen jatorrikoak direlarik.
|
|
2210. | Heb 7,11 | |
Lebitar apaizgoa herriari eman zitzaion legearen oinarrian zegoen. Beraz, lebitar apaizgoa Jainkoarekiko harreman betea lortzeko gai izan balitz, ez zen beharrezko izango beste apaiz bat sortzea, ez Aaronen antzera, baizik Melkisedeken antzera apaiz dena.
|
|
2211. | Heb 7,15 | |
Eta oraindik argiago da hori, baldin beste apaiz bat sortu bada Melkisedeken antzera,
|
|
2212. | Heb 7,16 | |
hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik.
|
|
2213. | Heb 7,17 | |
Izan ere, honela dago esana:
Betiko zu apaiz,
Melkisedeken antzera.
|
|
2214. | Heb 8,4 | |
Mundu honetan Jesus ez litzateke apaiz ere izango, hor baitaude Moisesen legearen arabera opariak eskaintzen dituzten apaizak.
|
|
2215. | Heb 8,5 | |
Hauek egiten duten kultua, ordea, zeruko gauzen irudi eta itzal besterik ez da, Jainkoak Moisesi, etxola egiterakoan, agindu zionaren arabera: Izan arreta, dena mendian erakutsi zitzaizun ereduaren arabera egiteko.
|
|
2216. | Heb 9,22 | |
Izan ere, legearen arabera, ia gauza guztien garbikuntza odolaren bidez egiten da, eta odol-isurketarik gabe ez dago barkamenik.
|
|
2217. | Heb 10,38 | |
Nire zintzoa
fedeari esker biziko da,
baina atzera egiten badu,
ez dut atsegin izango.
|
|
2218. | Heb 10,39 | |
Gu ez gara, ordea, atzera egin eta hondatzen direnetakoak, fedearen bidez salbamen bila gabiltzanak baizik.
|
|
2219. | Heb 11,11 | |
Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen.
|
|
2220. | Heb 11,34 | |
su kartsuak itzali, ezpataz hilak izatetik ihes egin, gaixotasunetatik sendatu, borrokan bulartsu izan eta atzerritarren gudarosteei atzera eragin.
|
|
2221. | Heb 12,10 | |
Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.
|
|
2222. | Heb 13,19 | |
Otoitz egiteko eskatzen dizuet, batez ere, berriro zuen artera laster itzul nadin.
|
|
2223. | St 1,5 | |
Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|