Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|
Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
2224. | St 1,8 | |
gogo-bikoa eta bere jokabide guztietan aldakorra delarik.
|
|
2225. | St 1,11 | |
Eguzkia atera eta sargoriak jotzean, zimeldu egiten da belarra, erori lorea, eta kito haren itxura ederra. Horrelaxe ihartuko dira aberatsa eta beraren egintzak.
|
|
2226. | St 2,6 | |
Zuek, berriz, lotsaz betetzen duzue pobrea. Ez ote dira aberatsak zuek zapaltzen eta auzitegira eramaten zaituztetenak?
|
|
2227. | St 2,8 | |
Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto.
|
|
2228. | St 5,5 | |
Bapo bizi izan zarete zuek hemen lurrean, atseginetara bete-betean emanak; horrela, abereak bezala gizendu zarete hilketa-egunerako.
|
|
2229. | 1 P 1,2 | |
Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko. Grazia eta bakea oparo zuei!
|
|
2230. | 1 P 1,17 | |
Inolako bereizkeriarik gabe, nor bere egintzen arabera epaitzen duenari ĞAitağ deitzen diozuenez gero, joka begirunez munduko erbestealdian bizi zareten bitartean.
|
|
2231. | 1 P 2,24 | |
Gure bekatuak bere gain hartu
eta gurutzeraino eraman zituen,
gu ere,
bekatuzko bizierari uko eginez,
zuzentasunaren arabera
bizi gaitezen.
Haren zauriek sendatu zaituztete.
|
|
2232. | 1 P 4,2 | |
mundu honetan gelditzen zaizkion egunetan Jainkoak nahi bezala bizitzeko, eta ez giza grinen arabera.
|
|
2233. | 1 P 5,10 | |
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.
|
|
2234. | 2 P 2,7 | |
Baina Lot zintzoa onik atera zuen, jende gaizto haren biziera biziotsuak saminez betetzen zuelako.
|
|
2235. | 2 P 2,21 | |
Hobe zuketen salbazio-bidea sekula ez ezagutzea, ezagutu eta gero, hartu zuten lege santutik atzera egitea baino.
|
|
2236. | 2 P 3,13 | |
Gu, ordea, agindutako zeru-lur berrien zain gaude; han dena Jainkoaren nahiaren arabera izango da.
|
|
2237. | 1 J 1,6 | |
Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari.
|
|
2238. | 1 J 2,19 | |
Gure artetik atera dira, baina ez ziren benetan gutarrak. Gutarrak izan balira, gurekin jarraituko zuketen. Alabaina, argi gelditu behar zuen guztiak ez zirela gutarrak.
|
|
2239. | 1 J 2,27 | |
Baina zuei dagokizuenez, Jesusengandik hartu duzuen Espirituak zuengan irauten du eta ez duzue inork irakatsi beharrik, zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa. Beraz, hark irakatsiaren arabera, zaudete Kristorekin bat eginda.
|
|
2240. | 1 J 4,5 | |
Mundukoak dira horiek; horregatik, munduaren arabera mintzo dira, eta mundukoek entzun egiten diete.
|
|
2241. | 1 J 4,6 | |
Gu, berriz, Jainkoarenak gara, eta Jainkoa ezagutzen duenak entzun egiten digu; Jainkoarena ez denak, aldiz, ez digu entzuten. Honetatik atera dezakegu nork duen egiaren espiritua eta nork gezurraren espiritua.
|
|
2242. | 1 J 5,14 | |
Konfiantza osoa dugu Jainkoarengana jotzeko, ongi baitakigu, bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digula.
|
|
2243. | 2 J 1,4 | |
Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz.
|
|
|
Programaren azken eguneratzea:
2020-4-7
|